es|eu 
Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek produktu berriak atera eta nazioarteko merkatuan zabaltzeko ekintzak sustatzea.
Oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun izango diren enpresek, Enpresa Txiki eta Ertainak ETE eta enpresa handiak,
Nazioartean merkaturatu nahi den produktu berriaren asmaketa patente baten eskatzaile edo titular dela jasotzea.
2008ko deialdirako kontuan hartuko da, onuradun izaera duela egiaztatzen duen ziurtagiria 2005, 2006, 2007 edota 2008ko ekitaldietan jasotako laguntzei buruzko edo patenteen inguruko dokumentazioarekin batera, urte horietakoa izando dela.
Eskaerak baloratzeko eta ondorioz diru laguntza esleitzeko, segidan azaltzen
diren irizpide hauek aplikatuko dira, taulan ageri den haztapena kontuan
hartuta:
| Irizpideak | Puntuak |
|---|---|
Proiektuari lotutako irizpideak: |
60 |
| Produktua nazioartean berritzailea izatea. | 20 |
| Enpresaren internazionalizazio estrategia: nazioartean saltzeko aukerak. | 10 |
| Merkaturatzeko plana: produktuaren marketing eta merkaturatze ekintzen berezitasuna eta garrantzia. | 20 |
| Nazioarteko xede-merkatuen aniztasuna eta garrantzia. Merkatu aniztasunean eta arlo ekonomiko berrietara zabaltzen izan dezakeen eragina. | 10 |
Ingurumenari lotutako alderdiak: |
10 |
| Proiektuan ingurumenari lotutako alderdiak kontuan hartzea. Birziklatzeko aukera eta birziklatze maila. Ingurumena kudeatzeko sistema. | 10 |
Alderdi ekonomikoak: |
30 |
| Enpresaren lehiakortasunean izango duen eraginaren aurreikuspena: salmentetan, enpleguan... | 10 |
| Enpresaren tamaina. | 10 |
| Enpresaren ahalegin ekonomikoa proportzioan. | 10 |
Diru laguntzen zenbatekoa zehaztuko da aurrekontu baliabideak eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak kontuan hartuta. Hautapen irizpideen arabera zehaztutako diru laguntza portzentajeak ezarriko dira, betiere ondoren adierazten diren gehieneko zenbatekoen mugen barruan:
Marketingeko eta merkaturatzeko ekintza garrantzitsuak, zabalkundea, marketinga edo sustapena egitea, edo garrantzizko azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkeztea eskatzen dutenak, edo antzeko beste ekintza batzuk, beti ere produktu berriak nazioarteko merkatuetan, hots, Europar Batasunetik kanpokoetan, eskaintzera zuzenean bideratuak direnean: %20.
Produktua diseinatzeko lanak. Prototipoak eta serie-aurrekoak. Produkzio ingeniaritza. Industrializatzea. Homologazioak, kalitate agiriak, saiakuntzak. Guztiak ere nazioarteko merkatuei dagozkienak: %25.
Patente eskaerak, aurreko azterketa eta aholkularitza barne. Marka
erregistratzea, izen komertziala. Guztia nazioarteko merkatuetara
bideratua: %25.
Aurreko atalean aipatu diren laguntza portzentajeak hamar puntu murriztuko dira enpresa handientzat.
Proiektuko gehieneko diru laguntza 90.000,00 eurokoa izango da.
Diru laguntzen gehieneko zenbatekoa nahiz aurreikusitako portzentajeak,
lortutako puntuazioaren arabera proportzionalki murriztu ahal izando dira,
diru laguntzen zenbatekoak aurrekontuari eta onartutako eskaera kopuruari
egokitzearren.
20 puntu baino gehiago lortzen dituzten eskaerak soilik onartuko dira.
| Izena | Kargua | Telefonoa | |
|---|---|---|---|
| Miguel Ibáñez San Román | Zerbitzu burua | 943112235 | mibanez@gipuzkoa.net |
| Silvia Arbina Andonegi | Teknikoa | 943112284 | sarbina@gipuzkoa.net |
| Arantxa Iriondo Lasa | Administraria | 943113981 | airiondo@gipuzkoa.net |