Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

Internazionalizazio Programa

Programaren Helburua

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko ezarpenak sustatzea eta bultzatzea.

Onuradunak

Ondokoak izan daitezke foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun,

  • ETEak.
  • Enpresa handiak. Enpresa horien egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoan egongo da.

Enpresa horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki behar dituzte zerga eta enpresa helbideak.

Laguntza motak

  • Itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, Europar Batasunekoak ez diren herritan enpresen ekoizpen ezarpenak finantzatzeko. Ezarpen horiek gutxienez milioi bat euroko inbertsioa eskatzen duten proiektuetan, partaidetzaren gehiengoarekin, filialak sortu, zabaldu edo erosiz egin beharko dira.

Proiektuak Hautatzeko Irizpideak

  • Eskaeren artean hautaketa egiteko eta atzerrian lantegiak zabaltzeko diru laguntzen kopuruak erabakitzeko, honako irizpideak eta balorazioa hartuko dira kontuan:
Irizpideak  Puntuak 
Proiektuaren bolumen osoa eta erlatiboa.
35
Mota honetako lehen esperientzia erakundearentzat eta internazionalizazio estrategian duen eragina.
25
Kanpoko merkatuen zuzeneko kontrolaren areagotzea eta sartze maila.
15
Merkatu dibertsifikazioan eta ekonomi alor potentzial berrietan sartzearen eragina, merkatu mugakideak.
15
Gipuzkoako esportazioetan duen eragina.
10

Diru Laguntzen Zenbatekoa

  • Hautapen irizpideen arabera zehaztutako diru laguntza portzentajeak ezarriko dira,
    Atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara egindako ekarpenen %10; erakunde bakoitzeko, gehienez ere 100.000 euro.
    Laguntza portzentajeak bost puntu murriztuko dira enpresa handientzat.
    Diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa nahiz aurreikusitako portzentajeak lortutako puntuazioaren arabera proportzionalki murriztu ahal izando dira, diru laguntzaren zenbatekoak aurrekontuari eta onartutako eskaera kopuruari egokitzearren.
    15 puntu baino gehiago lortzen dituzten eskaerak soilik onartuko dira.

Gogoan izan beharrezko datak

  • PROIEKTUAK HASTEKO DATA:
    2008eko urtarrilaren 1a.
  • ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
    2008eko maiatzaren 23a.
  • PROIEKTUAK AMAITZEKO DATA:
    2009ko irailaren 30.
  • PROIEKTUAK EGIAZTATZEKO AZKEN EGUNA:
    2009ko urriaren 31.

Eskaerak

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2008eko maiatzaren 23a.

Aurrekontua

  • Aurrekontoa: 550.000,00 €

Arduradunak

Izena Kargua Telefonoa E-mail
 Miguel Ibañez San Roman   Zerbitzu burua   943112235   mibanez@gipuzkoa.net
 Silvia Arbina Andonegi  Teknikaria  943112284   sarbina@gipuzkoa.net
 Arantxa Iriondo Lasa  Administraria  943113981   airiondo@gipuzkoa.net
 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia