i-gipuzkoa2010:Enpresak
Mikroenpresak informazioaren gizartean oinarrizko mailara iristeko diru laguntzak.
Azalpena
Diru laguntzak, enpresa kudeaketako software produktuak eta baimenak, eta horiek egokitu eta garatzekoak erostea bultzatu nahi du.
Hartzaileak
Betebeharrak
- Proiektuek 2007ko irailaren 12etik aurrera hasiak behar dute izan
.
- Diruz lagundutako ekintzek bat etorri beharko dute entitate onuradunaren
jarduerarekin, eta enpresa eskatzailearekin inolako zerikusirik ez duten
entitate edo enpresek egin beharko dituzte
- Kasu guztietan entitate onuradunak bere Web ataria izan behar du diru
laguntza ordaintzen den unean.
- Gainera, entitate onuradunak i-gipuzkoa2010:Enpresak programako oinarri
arautzaileen 4. artikuluko betebeharrei jaramon egin beharko die .
Eskaeren aurkezpena
Eskaerak aurkezteko epea 2008ko apirilaren 12ean bukatzen da.
Eskaerak telematika bidetik aurkez behar dira, baina sinadura elektronikoaren sistema ezartzen ez den bitartean, kopia sinatua bidali beharra dago Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentura.
Eskaeren Atarian sartu baino lehen, eskaera egiteko argibideak imprimatzea gomendatzen dizuegu “Eskaera nola egin” esteka erabiliz.
Eskaerari erantsi behar zaizkion agiriak
Eskaera-orria bete ondoren, “Agiriak” atalea erabiliz, nahitaezkoa da aurkeztutako proiektuaren eskaintza ekonomikoa eranstea.
Eskatzen den dokumentazio osagarria (Ogasuna eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak, ordainketak eguneratuta daudela adieraziz) aurkez daiteke:
- “Agiriak” atalean sartuta, fitxategi elektronikoetan erantsi
- Edo, eskaera kopia sinatuari erantsita korreo postalaren bidez bidali
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak
- Web-en garapena.
- Enpresa kudeaketako software produktuak eta baimenak.
- Merkataritzako aplikazioak neurrira egokitutako aplikazioen erabilera edo garapenera moldatzeko lanak.
- On-line marketinerako aplikazioak (boletinak, bilatzaileetako publizitatea...).
- On-line marketinerako zerbitzuen lehen urteko harpidetza .
Ez dira diruz lagunduko honako kontzeptu hauek
- Hardwarea erostea.
- Ofimatikako softwarea eskuratzea.
- Interneten sartzeko gastuak.
- Back-up zerbitzuen gastuak.
- Segurtasun softwarea eta zerbitzuak (biruskontrakoak, firewalls direlakoak, eta abar).
Diru laguntzen zenbatekoa
Emango diren diru laguntzak kostuen %35era artera bitartekoak izango dira gehienez ere, eta enpresa bakoitzak ezingo du 6.000 euro baino gehiago jaso .
Baldintza bereziak
- Web orrien edo IKTetan oinarritutako zerbitzuak garatzerakoan bereziki adierazi beharko da Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako baldintzak kontuan izanik diseinatu direla.
- Eskaintza guztietan web orrien edukien mantenimenduari buruzko xehetasunak azaldu beharko dira, edukien kudeaketaren Bakc Office-ri dagokionean.
Araudia
2006ko uztailaren 18ko 32/2006 Foru Dekretua i-gipuzkoa2010:enpresak diru laguntza programako oinarriak arautzen dituena.
i-gipuzkoa2010:Enpresak diru laguntza programako 2007ko
deialdia
Oharrak
Eskaerak elkarrekiko lehiarik gabe ebatziko dira, aurrekontuko baliabideak agortu arte. Ebazpenak eskaeren sarrera hurrenkeraren arabera emango dira eta eskatzen zaien informazio guztia betetzen duten kontuan hartuta.
Enpresa onuradunek 10 hilabeteko epean bukatu beharko dituzte gehienez ere diruz lagundutako proiektuak, diru laguntza jasotzen dutenetik hasita
Harremana Aldundian:
Jesús Mari Eizagirre 943 113 989 (jeizagirre@gipuzkoa.net)
Ana Arbosa 943 113 190 ( aarbosa@gipuzkoa.net)