Eskaera bide telematikoz bidali ondoren (“Eskaera nola egin” azalpenean esan bezala), eta erregistro sarrera jakinarazteko mezu elektronikoa jaso eta gero, eskaera orria aurkeztu behar da, laguntza eskaera behar bezala egina gelditzeko.
Horretarako dokumentu hauek bidali behar dizkiguzue:
Nahitaez gehitu behar den dokumentazioari dagokionez, gogoan izan fitxategi elektronikoan (“Dokumentuak” ataletik) behar bezala erantsi EZ direnak bakarrik bidali behar direla; beraz, hauek:
EZ AHAZTU 10 lanegun dituzuela erregistro telematikoaren datatik aurrera, eskaera orri sinatua eta aplikazioan erantsi EZ diren eta nahitaez gehitu beharrekoak diren dokumentuak bidaltzeko.
Helbide honetara bidali:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
(Erref.: i-gipuzkoa2010:Udalak)
Gipuzkoa plaza z/g
20004 Donostia