Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea Programa

Programaren Helburua

“Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea” programarekin Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikerketa eta garapen sareak bultzatu nahi dira, horretarako inbertsio proiektuei eta ikerketakoei laguntzak emanez, berrikuntzarako lehen urratsa eta funtsezkoa delakoan.

Onuradunak

Programa honetan ezarritako laguntzen onuradunak izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dauden zentroak eta unibertsitate eskola eta sailak.

Laguntza motak

Laguntzak, osorik edo zati batean, ondoren aipatzen diren proiektuak finantzatzeko emango dira. Proiektu motak:

  • Inbertsio proiektuak
  • Ikerketa proiektu
  • Gizartean jakintzaren zabalkundea egiteko proiektuak

Proiektuak hautatzeko irizpideak

Proiekturen hautaketa egiteko, ondorengo irizpideak eta balorazioa kontuan hartuko dira:

 

Irizpideak  Puntuak 
Proiektuaren kalitatea 30
Proiektuak izan dezakeen eragina Gipuzkoako industrien lehiakortasuna eta aniztasuna hobetze aldera 10
Lehentasunezkotzat joko dira honako gai hauek garatzen dituztenak: material berriak edota material tradizionalen aplikazio berriak, fabrikazio teknologia berriak, informazio teknologiak edota ingurumenarekin lotutakoak eta, orobat, 2001-2004 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean giltzarritzat hartzen diren alor eta programetan eragina dutenak. 10
Enpresen tamaina edota sektorea zein den, berrikuntzaren beharrik handiena duten enpresei eragiteko gaitasuna. 10
Proiektuak izan dezakeen interesa Gipuzkoako Foru Aldundiko departamenturen batentzat. 10
Proiektua ikerketa estrategikoko lerroetan sartuta egotea 10
Proiektuaren emaitzei esker teknologian oinarritutako enpresa berriren bat sortu ahal izatea. 20

Diru laguntzen kopurua

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiak honako laguntza hauek emango ditu deialdi honen bidez:

    Inbertsio proiektuak

    — Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro berrien kasuan, subentzionagarri den kostuaren %50 artekoa izan daiteke diru laguntza. Laguntza hauek urtean gehienez 50.000 eurokoak izango dira.


    — Hiru urtetik gorako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroak direnean, diru laguntza %10 artekoa izango da, eta ekipamenduetarako denean % 25 artekoa. Laguntza hauek urtean gehienez 50.000 eurokoak izango dira.


    — Enpresetako I+G unitateen inbertsio proiektuek laguntza jaso dezakete, entitate onuradunak badira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sare gipuzkoarra programako oinarri arautzaileak onartuz apirilaren 27an emandako 36/2004 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Enpresetako I+G unitate horiek enpresa batek edo enpresa talde batek bultzatutakoak izan behar dute (enpresak eta filialek osatutakoari deitzen zaio enpresa taldea). Epe ertaineko plan estrategiko bat definituta izan behar dute, non zehaztuta eduki behar dituzten landuko diren ikerketa lerroak, helburuak lortzeko aurreikusitako baliabideak eta finantzaketa iturriak. Laguntza hauek eskuratzeko, I+G unitateak gutxienez 2 milioi euroko inbertsioa egin behar du eta bi urteko epean gutxienez 20 ikertzaile hartu.

    Kontzeptu honengatik gehienez 400.000 euroko laguntza emango da.

    Ikerketa proiektuak

    - Urtebete iraungo duten ikerketa proiektuak aurkez daitezke

    - Eranskin aurreko puntuan zehaztu diren enpresetako I+G unitateen kasuan eta 2007an gauzatzeko proiektuetarako iaz dirulaguntzarik ez bazuten jaso, laguntzak 50.000 eurokoak izango dira proiektuko eta zentroko.


    - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gainerako zentroak, unibertsitatea eta 2007rako laguntza jaso dutenak alde batera utzita, eta bladintza batzuk betetzen badituzte:

    • Zentro izaerarekin bost urte beteak izatea
    • 50 ikertzaile baino gehiago izatea
    • Europar Batasunaren VI. Programa Orokorreko proiektu batean behintzat parte hartzea


    Mota honetako proiektuetarako laguntzak gehienez 120.000 eurokoak izango dira, zentroko.

    - Arestian aipatutako baldintzak betetzen en dituzten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro eta unibertsitatean kasuan laguntzak gehienez 60.000 eurokoak izando dira, proiektuko.

    Zabalkunde proiektuak

    — Mota honetako proiektuetarako, guztira eta gehienez, 30.000 euroko laguntza emango da, eta laguntzak gehienez 40.000 eurokoak izango dira, proiektuko eta zentroko.

    — Diru laguntza, proiektuaren kostu subentzionagarri zehaztuaren %50 artekoa izango da.

  2. Gipuzkoako Foru Aldundiko beste departamentu batzuek diru laguntza horiek osatu ahal izango dituzte haien interesekoak diren proiektuen kasuan.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagozkionetan egunean daudela egiaztatu beharko dute.

Gogoan izateko datak

  • PROIEKTUEN HASIERAKO data:
    2007ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • ESKAERAK AURKEZTEKO azken eguna:
    2007ko maiatzaren 31a.
  • PROIEKTUAK EGIAZTATZEKO azken eguna:
    Urtebeterako proiektuak: 2008eko irailaren 30a

Eskaerak

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2007ko maiatzaren 31a.

Aurrekontua

  • AURREKONTUA:

    - 2007 Urtea: 1.276.529,50 €

    - 2007 Urtea:         48.000 €

    - 2008 Urtea: 1.069.091,50 €

Arduradunak

Izena Kargua Telefonoa E-mail
 Miguel Ibañez San Roman   Zerbitzu burua   943112235   mibanez@gipuzkoa.net
 Maite Salustiano Esnoz  Teknikoa  943112233   msalustiano@gipuzkoa.net
 Arantxa Iriondo Lasa  Administraria  943113981   airiondo@gipuzkoa.net
 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia