es|eu 
Gipuzkoako lurralde historikoko udaletan eta bestelako toki erakundeetan administrazio digitala garatzeko diru laguntzak.
Diru laguntzaren onuradunak behartua daude eskatzen zaizkien dokumentuak esandako epean erakustera eta laguntza hartu duen jarduketa zuzen gauzatuko dela bermatzeko egiaztapenak egiteko erraztasunak ematera.
Diru laguntza emango zaien proiektuak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan.
Eskaerak aurkezteko epea 2007ko apririlaren 30ean bukatzen da.
Eskaerak telemmatika bidetik aurkez behar dira, baina sinadura elektronikoaren sistema ezartzen ez den bitartean, kopia sinatua bidali beharra dago Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentura.
Eskaeren Atarian sartu baino lehen, eskaera egiteko argibideak imprimatzea gomendatzen dizuegu “Eskaera nola egin” esteka erabiliz.
Proiektuaren eduki eta zenbatekoari buruz nahiko informazio azaltzen duten dokumentuak (eskaintza ekonomikoa, lehiaketaren pleguak, baldintza teknikoak, …). Eskaera-orria bete ondoren, “Agiriak” atalea erabiliz, nahitaezkoa da proiektuaren eskaintza ekonomikoa eranstea .
• « Multimedia aretoak » :
- Udalak: egindako inbertsioaren %70 eta gehienez ere 20.000 euro.
• Eduki digitalak sortzea: udal biztanleriaren araberako diru laguntzen ehuneko eta gehieneko zenbatekoak desbedinak dira. (Seigarren artikulua, 2. atalean). .
• 15/1999 Lege Organikoan eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legean ezarritakora egokitzeko lanak: udal biztanleriaren araberako diru laguntzen ehuneko eta gehieneko zenbatekoak desbedinak dira. (Seigarren artikulua, 3. atalean).
• Sinadura eta ziurtagiri digitalak erostea: Ezarriko den diru laguntza IZENPEren sinadura eta ziurtagiri elektronikoak erostearen kostuaren %90 izango da. U dal biztanleriaren araberako gehieneko zenbatekoak desbedinak dira. (Seigarren artikulua, 3. atalean).
• Webkorporatiboaren eskuragarritasuna: udal biztanleriaren araberako diru laguntzen ehuneko eta gehieneko zenbatekoak desbedinak dira. (Seigarren artikulua, 4. atalean).
2003ko irailaren 2ko 88/2003 Foru Dekretua, programaren oinarri arautzaileak onartzen dituena.
i - gipuzkoa: udalak programako 2007ko laguntza deialdia
Oro har, diru laguntzak lanak bukatzean ordainduko dira. Lanak egiaztatzeko horien azalpen tekniko eta ekonomikoa eta egindako inbertsio osoa egiaztatzen duten ordainagiriak aurkeztu behar dira.
Proiektuak egiaztatzeko azken eguna 2008ko apirilaren 30a izango da.
Gurutzeta Sorondo 943 113 989 ( gurutzeta@gipuzkoa.net )
Izaskun Nosellas 943 113 190 ( inosellas@gipuzkoa.net )