es|eu 
ASP (Aplication Service Providers) aplikazio zerbitzuen hornitzailea softwareko negozio eredu bat da, bezeroei enpresa anitzentzako aplikazioetara (ERP sistemak, CRM irtenbideak, merkataritza elektronikoko aplikazioak, dokumentuen kudeaketa, aplikazio ofimatikoak, etab.) sartzeko aukera ematen dietena, erabiltzeko lagapen gisa. Aplikazio horiekin, enpresak hornitzaile beraz eta hardware eta softwareko azpiegitura berez baliatzen dira, eta Internet erabiltzen dute banaketarako kanal modura; ASP arduratzen da aplikazio horiek biltegiratzeaz (Application Hosting), bai eta bezero den enpresa horren informazio edo datuen administrazio, euskarri, mantenimendu eta segurtasunaz ere.
Onuradun izan daitezke egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan daukaten enpresa txikiak (<50 pertsona)
Eskaerak aurkezteko epea 2008ko apirilak 30ean bukatzen da.
Eskaerak telematika bidetik aurkez behar dira, baina sinadura elektronikoaren sistema ezartzen ez den bitartean, kopia sinatua bidali beharra dago Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentura.
Eskaeren Atarian sartu baino lehen, eskaera egiteko argibideak imprimatzea gomendatzen dizuegu “Eskaera nola egin” esteka erabiliz.
Eskaerari erantsi behar zaizkion agiriak
Eskaera-orria bete ondoren, “Agiriak” atalea erabiliz, nahitaezkoa da aurkeztutako proiektuaren eskaintza ekonomikoa eranstea.
Eskatzen den dokumentazio osagarria (Ogasuna eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak, ordainketak eguneratuta daudela adieraziz) aurkez daiteke:
Emango diren diru laguntzak lehenengo urteko kostuei buruzkoak izango dira, eta enpresa bakoitzeko gehienez ere 5.000 eurokoak , enpresen tamainaren arabera honako muga hauek jarrita :
2006ko uztailaren 18ko 32/2006 Foru Dekretua i-gipuzkoa2010:Enpresak diru laguntza programako oinarriak arautzen dituena.
i-gipuzkoa2010:Enpresak diru laguntza programako 2007ko deialdia
Oharrak
Eskaerak elkarrekiko lehiarik gabe ebatziko dira, aurrekontuko baliabideak
agortu arte. Ebazpenak eskaeren sarrera hurrenkeraren arabera emango dira
eta eskatzen zaien informazio guztia betetzen duten kontuan hartuta.
Harremana Aldundian:
Jesús Mari Eizagirre 943 113 989 (jeizagirre@gipuzkoa.net)
Ana Arbosa 943 113 190 ( aarbosa@gipuzkoa.net)