Hondarribiko aterpetxea

Non dago?

Juan Sebastian Elkano aterpetxea Hondarribiko herrigunetik 800 metrora dago, Higerreko itsasargira doan errepidean. Irundik 2,5 kilometrora dago. Hondarribira iristeko, N-1 errepidea hartu Iruneraino eta handik Hondarribira. Baita ere, Bilbo-Behobia (A-68) autopistak Iruneraino eramango zaitu, edo nahiago baduzu Lezotik abiatu eta Jaizkibel mendian barna doan errepidea har dezakezu. Hondarribia autobusez lotzen dute Irun-Hondarribia Hiribusak, La Baztanesak eta Interbus konpainiak. Urrunagotik baldin bazatoz, gogoan izan Donostiako nazioarteko aireportua Hondarribian dagoela. Trenez Iruneraino iritsi eta handik autobusez helduko zara Hondarribira.

Ezaugarriak

Hiru solairuko etxea da, eta 180 egonleku ditu 44 logelatan banatuak. Baita ere, TB eta bideo gela, bi bilera gela, liburutegia, 8 ikasgela eta jangela dauzka. Kanpoaldean kiroletako pista dauka, belar artifizialekoa. Horrez gain, kanpalekua ere badauka, sukalde, jangela eta bainugelaz hornitua.

Aterpetxe hau Espainiako Gazteen Aterpetxeko Sarekoa da eta beraz, nazioarteko aterpekideen karneta dutenek bertako zerbitzuak erabil ditzakete.

HELBIDEA
Juan Sebastian Elkano Aterpetxea
Faroko errepidea
Telf . (34-43) - 64 15 50
Fax: (34-43) - 64 00 28
e-mail:juv.hondarribia@gazteria.gipuzkoa.net
HONDARRIBIA
Zuzendaria: Joseba Andrés