Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2024 Donostian

2024/04/23 09:15 - 20:00

Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, Donostia Kulturak, Gipuzkoako Liburudenden Elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, 9:15etik 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira baita Aiete, Okendo eta Tomasene Kultur Etxeetan eta Victoria Eugeniako Club Aretoan ere.

Liburu denden salmahaiez gain, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak informazio gune bat izango du Azokan. Bertan eguneko programari buruzko informazioa emango da, baita liburutegien zerbitzuei buruzkoa ere. Hurbiltzen direnentzat orri-markatzaileak egongo dira eskuragarri, Ana G. Lartitegui ilustratzaileak liburuaren eguna dela eta diseinutakoak.

Google Calendar-era gehitu

Azoka

Kultura


Informazio gehiago