Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Crossover. Baipasa zuzenean

2024/04/24 17:00 - 18:00

KM Kulturuneak eta Kultur Factory-k antolatutako irrati saioa, Crossover jaialdiaren testuinguruan:

Baipasa zuzenean

Euskadi Irratiko Baipasa magazina Crossover-rera itzuliko da “Zer ikusi” atalarekin, astero ikus-entzunezkoen gaurkotasuna hurbiltzen duena.

Oraingo honetan, oso programa berezia prestatu dute premisa handi batetik abiatuta: “25 urtetan munduko film eta telesail guztiak desagertuko dira: zeintzuk salbatuko zenituzke? Zeintzuk izan beharko lukete gizateriaren ondarearen parte?”.

Partaideak: Gaizka Izagirre, Eider Saez, Ibai Zabala; Olaia Urtiaga.

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK