Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia. Cartas desde el futuro: trabajo y utopía

2024/04/08 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Mintza Lagun diálogos" zikloaren barruan:

Cartas desde el futuro: trabajo y utopía

Elkarrizketaren abiapuntua Luis López Carrascoren El desierto Blanco eleberria izango da (2023ko Herralde de Novela saria). Eleberri distopikoa da, etorkizun oso kezkagarri eta ia izugarri bati buruzkoa, eta orainaldi prekarioari buruz hitz egiteko balio du. Fikzio horrek lan prekarietateari, bizi garen munduari eta kapitalismo hiperkontsumistaren ankerkeriari buruzko hausnarketa ahalbidetuko du.

Luis López Carrasco zinegilea eta idazlea da. Los Hijos ikus-entzunezkoen kolektiboaren sortzaileetako bat da. Zuzendari gisa egindako lana nazioarteko jaialdi askotan eta Espainiako hainbat hiritako arte garaikideko zentroetan proiektatu izan da, baita Londresen, Manchesterren, Parisen eta New Yorken ere. Haren azken filma, El año del descubrimiento, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, eta Estatuko eta nazioarte mailako sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Goya sariak, film dokumental onenari eta muntaia onenari. 

Partaideak: Luis López Carrasco; Gonzalo Torné

(Hizkuntza: gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK