Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. La política matrimonial nobiliaria a fines de la Edad Media. Constanza de Ayala, viuda de Pedro Vélez de Guevara

2024/04/10 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuingurukoa:

La política matrimonial nobiliaria a fines de la Edad Media.
Constanza de Ayala, viuda de Pedro Vélez de Guevara

Behe Erdi Aroko mendeetan, XIV. mendean Ayalako jaurerriaren oinordetza aldarrikatu zutenetik, Guevaratarrek eta Ayalatarrek ezkontzetan oinarritutako loturari eutsi zioten. Ezkontza politika horrek bien arteko bakea bermatu eta bi jaurerri garrantzitsuren independentzia ahalbidetu zuen. Testuinguru horretan, XV. mendearen hasieran, Pedro de Guevara eta Constanza de Ayala ezkondu ziren. Oñatiko jaunaren heriotza goiztiarraren ondorioz, alargun gaztearen esku geratu zen seme-alaben hazkuntza eta jabetzen administrazioa, eta Ayalatarren leinuak Oñatiko jaurerriko gaietan aktiboki esku hartzeko aukera izan zuen.

Agurtzane Paz Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). José Ramón Díaz de Durana (UPV/EHU) eta Cristina Jularren (CSIC) ikertzaile taldeei lotuta dago, eta HILAME (Hidalgos, Labradoras, Mercaderes: una prosopografia de los territorios cantábricos en la baja edad media) Humanitate Digitalen proiektuaren zuzendarikidea da. San Juan de Quejanako moja domingotarren komunitateari buruzko doktorego tesian oinarrituta, Behe Erdi Aroko emakumeak eta haien eragin eremuak izan dira ikerketa lanaren ardatz, eta dokumentu edizioa izanda bere espezialitate eta interesetako bat.

Partaideak: Agurtzane Paz; Iker Echeberria Ayllón.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK