Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa
Idiomas
Nabigaziorako laguntza
Kalitate konpromisoak
Sarrera
- Gipuzkoako Foru Aldundiak hobekuntza administratiboa du lehentasunetariko bat, bai administrazio arin, eraginkor eta eragilea lortzeko eta bai administrazio gardena eta lankidezalea bermatzeko, betiere Gipuzkoak dituen beharretara eta bertako gizartearen zerbitzura jarria.
- Asmo horrekin zerbitzuen kartak aurkezten dira. Zerbitzuen kartak tresna baliagarriak dira eskatu daitezkeen prestazioak herritarrek errazago ezagutzeko eta Aldundiko arlo bakoitzak bere zerbitzuen kalitatea hobetzearren hartu dituen konpromisoen berri emateko.
Zer dira zerbitzuen kartak?
- Ematen diren zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak, biztaleen eskubide eta bermeak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kalitate maila desberdinen inguruan hartu dituen konpromisoak jakinarazteko dokumentuak.
Zerbitzu karten ekarpenak
- Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egitea.
- Biztanleek gugandik espero dutena aztertzea.
- Zerbitzu bakoitzerako hainbat konpromiso finkatzea, zerbitzutik espero dutenarekin bat etorrita.
- Adierazleen bidez neurtzea konpromiso horiek zenbateraino lortu diren.
- Neurri zuzentzaileak ezartzea gerta litezkeen desbideraketei aurre egiteko.
- Gure prozedurak etengabe aztertzea konpromisoak zerbitzuen eskarira egokitzeko.
- Biztanleen partaidetza bultzatzea haien kexa eta iradokizunei erantzunez eta gogobetetze maila neurtuz (elkarrizketak, galdera sortak, etab.).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuen karten zerrenda
- Fraisoro zentroa
- Kirolak
- Kultura
- Ogasuna eta Finantzak
- Gazteria
- Gizartekintza
- OLAZ
Informazio legala: