Gizarte babeseko gaiez arduratzen da Gizarte Politikako Departamentua. Bere eginkizunen esparruan sartzen dira besteen beharra duten adinekoak, adineko ezgaituak, laguntza zentroak eta gizarte zerbitzu komunitarioak. Departamentuari atxikitzen zaio Uliazpi Fundazioa, Gipuzkoako atzeratu sakonei laguntzeko erakundea. Azkenik, babesik gabeko haurrak eta famili harrerako programak ere departamentuaren eskumenekoak dira. Atxikitzen zaizkio erebai gazteria eta aterpetxeak, enplegu politikak, ekintza komunitarioa eta gizarteratzea, bazterketa soziala, haur eta gazte baztertuak eta inmigrazioa.
Ondoko web orri hauek aurkituko dituzu: Gizartekintza.net, Adingabeen Harrera Familiak, Gipuzkoako adinekoen egoitzen eta eguneko zentroen Gida, Datu Base Bibliografikoa, Gipuzkoako Gizarte Behatokia eta Uliazpi.