Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua plangintzaz arduratzen da. Departamentuaren esku daude Gipuzkoako lur zoruarekin eta lurraldearekin zerikusi duten gai guztiak. Garraioaz arduratzen da, lurraldearen gaineko hausnarketa estrategikoa lantzen du, hirigintzako plangintza egin eta lurraldeko informazioa ematen du. Departamentuaren ardura da, era berean, Foru Aldundiaren higiezin ondarearen eraiketa, artapena eta kudeaketa teknikoa. Atxikitzen zaizkio ere sozietate hauekiko harremanak: ETORLUR Gipuzkoako LURRA SA eta JAIZKIBIA SA.
Ondoko web orri hauek aurkituko dituzu: Gipuzkoa 2020, Nontzeko baliabideak, Lurralde Zatiko Planak, Errepide garraioak, Irisgarritasun plana, Gipuzkoako Arkitektura Gida, 1850-1960 eta Etorlur Gipuzkoako Lurraren web ofiziala.