Ogasun eta Finantza Departamentuaren gai nagusia. Bere eginkizunak dira zergak administratzea eta Ekonomia Ituna, Estatuarentzako kupoa eta Autonomia Erkidegoarentzako nahiz Gipuzkoako udalentzako ekarpenak kudeatzea. Departamentuaren eginkizuna da, baita ere, Gipuzkoako lurralde historikoko aurrekontuak prestatu, kudeatu eta kontrolatzea. Eta, azkenik, kontabilitatea eta diruzaintza kudeatzea.
Ondoko web hauek aurkituko dituzu: zergen webgunea, Departamentuaren webgunea, OgasunAtaria, Katastroa, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren web orria (FAEA), Aurrekontu eta kontu orrokorrak, Europako Fondoen kudeaketa eta Udalgida (udal informazioa).