Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuari dagozkio jarduera esparru eta eginkizun hauek: Kirola eta jarduera fisikoa sustatzea arlo hauetan: eskolako kirola eta guztiontzako kirola; kirol ekipamenduaren sustapena eta arrazionalizazioa; Lurraldeko federazioak eta kirol elkarteak; kanpo harremanak; mugaz gaindiko lankidetzaren kudeaketa; Gipuzkoa turismo leku gisa sustatzea; garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza; giza eskubideen inguruko hezkuntza eta sentsibilizazioa; gizon-emakumeen berdintasunerako politikak.
Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatuaren mende dago, lehen diputatu nagusiordea den aldetik, Gipuzkoako Estrategia Bulegoa. Bulegoak eginkizun hauek ditu: hausnarketa estrategikoa; Lurraldeko estrategia orokorraren plangintza eta kudeaketa; horren jarraipena egitea eta adierazleen bidez ebaluatzea; eta prospekzio estrategikoa, hausnarketa sistematizatzera eta aurrezaintzako sistemak ezartzera bideratua.