Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua ekonomia eta enpresa arloko departamentua da. Departamentuaren esku dago, jarduera ekonomikoaren elementu estrategiko gisa, Gipuzkoako berrikuntzaren eta jakintzaren eta informazioaren gizartea sustatzea eta ezartzen laguntzea. Enpresen eta eskulangileen jarduera ekonomikoki sustatzeaz ere arduratzen da. Eta, azkenik, herrialdearen irudia eta turismo jarduera sustatzea ere bere zeregina da. Departamentuari dagozkio Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea (IZFE SA) sozietatearekiko harremanak ere.
Ondoko web hauek aurkituko dituzu: departamentuaren webgunea, Enpresa jardueretarako laguntzak, i-Gipuzkoa, Gipuzkoa ekintzailea, Diputazioaren I+G+B Plana eta i-micropymes.