2004ko
martxoaren 30eko 29/2004 Foru Dekretua, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako
Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.
DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuari eginkizun eta jarduera
esparru hauek dagozkio:
- Eurohiria kudeatzea.
- Erakunde harremanak.
- Eskolako kirola eta guztiontzako kirola.
- Kirol ekipamenduak sustatzea eta arrazoizkotzea.
- Lurraldeko federazioak eta kirol elkarteak.
- Euskararen normalizazioa eta erabilera gizartean eta foru administrazioan
lantzeko politikak.
- Arautegi erabilgarriak ematen dizkion gainerako eginkizunak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KIROL ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak et jardun esparruak:
- Eskolako kiroleko urteko programetan sartzen ez diren eskoletako kirol
jarduerak antolatzeko, benjamin, alebin eta infantilen mailetan federazioen
lizentziak emateko eta teknifikazio unitateak martxan jartzeko baimenak
eman edo ukatzea, bidezko prozedura erregulatzen duen araudiari jarraituz.
- Kirol gaietako zehapen ahalmena erabiltzea 1998ko ekainaren 11ko 14/98
Legeak, Euskal Herriko Kirolarenak, ezarritakoaren arabera, lege hauste
arinak direnean.
- Kirol federazioen erregelamenduak eta horien aldaketak onartzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Kirol Zerbitzuaren eginkizunak:
- Gipuzkoako kirol sistema egituratzen laguntzea eta hor sartzen diren kirol
agente guztien parte hartze eta koordinazioa sustatzea, kirola egiteko bidea
irekitzeko behar diren bitartekoak emateko gipuzkoarrei.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko kirol elkarteak sustatu eta berregituratzea.
- Gipuzkoako kirol federazioei laguntza eman eta haien modernizazioa bultzatzea.
- Gipuzkoako kirol sistemari eskaria asetzeko kirol ekipamendu egokiak ematea.
- Derrigorrezko hezkuntzaldian eskoletako ikasle guztiei, inor bazterrean
utzi gabe, kirol munduan sartzen laguntzea, kirola egiteko ohitura gipuzkoar
guztiengana zabal dadin.
- Gipuzkoako errendimenduko kirol jarduera egituratzen laguntzea, goi mailarako
gaitasuna duten gipuzkoar kirolariek beren ahalbide guztiak garatu ahal
izan ditzaten.
- Gipuzkoarren artean guztiontzako kirola sustatzea, aisian kirola ere egin
dezaten eta osasun ohitura gisa har dezaten.
- Ezaugarri berezietako gizataldeen kirol praktika maila guztietan indartzea.
- Gipuzkoan bertako kirolak sustatzea.
- Gipuzkoako kirolaren sisteman euskararen erabilpena areagotzea.
- Gipuzkoako kirol sistemaren eta lurralde mugakideetako sistema eta agenteen
arteko harremanak sustatzea. Baita, Eusko Jaurlaritzarekin, beste autonomia
erkidego batzuekin eta erakunde publiko eta pribatuekin ere, mugaz gaindiko
lankidetza ere bultzatuz.
- Herritarrei oro har eta, zehazki, kirol munduko kideei kirol arloko prestakuntza,
informazio eta aholkularitza egokiak ematea.
- Kirol sistema finantzatzeko maila egokia lantzea nahiz erakunde publikoetan
nahiz pribatuetan.
- Gipuzkoako kirol sisteman IKTen erabilpena sendotzea.
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko I+G+B ekintzak laguntzea.
- Gipuzkoarren artean kirolaren balioak eta onurak sustatu eta zabaltzea.
- Kirol munduan boluntarioen lana sustatzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak
eta jardun esparruak:
- Euskararen erabilera normalizatzearen aldeko konpromisoa indartzea gipuzkoar
guztien artean.
- Gainerako herri administrazioekin euskararen normalkuntza eta sustapenarekin
zerikusia duten ekintzetan sakondu, sendotu eta lankidetza eskaintzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana eta
administrazio gaietan euskararen erabilerarekin zerikusia duten gainerako
jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, gainerako departamentuekin
elkarlanean.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Euskeraren Normalkuntza eta Sustapen Zerbitzuaren eginkizunak:
- Herri eta eskualde mailako aldizkariei, eta oro har euskal prentsari laguntzea,
merkatuan lehiakor izateko behar dituzten bitartekoak eta lan baldintzak
izan ditzaten.
- Informazio eta komunikazio teknologien eremuan euskararen erabilera hedatzen
laguntzea.
- Euskal ondare linguistiko tradizionala informazio teknologietara egokitzeko
saioak sustatu eta laguntzea.
- Euskarari lotutako edukiak formatu digitalean sortu eta emateko inbertsioak
sustatzea.
- Ikus-entzunezko euskarazko ekoizpenak sortu edota hedatzen laguntzea.
- Euskarazko liburugintza eta irakurtzaletasuna sustatzea.
- Liburugintza eta ikus-entzunezko produktuak egiten dituzten Gipuzkoako
argitaletxeei laguntza ematea.
- Euskal idazleen lanak hedatzen laguntzea.
- Euskararen erabilera gizartean sustatzearen aldeko ekintzak laguntzea.
- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapena sustatzea Gipuzkoan.
- Euskararen normalkuntzako udal teknikarien lana laguntzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana planifikatu,
zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren barne zerbitzuetan euskararen erabilera planak
planifikatu, kudeatu eta ebaluatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dauden herri erakundeetan euskararen
erabilera normalizatzeko planak egiteko lankidetza eskaintzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen hizkuntz prestakuntza ziurtatzeko
planak antolatu eta kudeatzeaa.
- Hizkuntza ofizialen erabilera egokia ziurtatzeko irizpideak definitu eta
gauzatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren barnean, bai hizkuntza erabileraren
kalitateari buruz, bai bi hizkuntza ofizialen erabilera orekatuari buruz.
- Euskal kulturaren eta hizkuntzaren esparruan estrategikotzat jotzen diren
inbertsioak laguntzea.
- Euskararen esparruan I+G eremuko ekintzak sustatu eta laguntzea.
- Euskararen erabilera soziala hedatzeko programak antolatu eta laguntzea,
kulturaren, aisiaren eta kirolaren esparruetan.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentuen itzulpena planifikatu eta kudeatzea,
bai hizkuntza ofizialen artean, bai Europar Batasuneko hizkuntzetatik edo
hizkuntzetara ere.
- Foru Aldundiko gainerako departamentuekin elkarlanean aritzea, batik bat
idazkaritza teknikoekin, agiri administratibo, juridiko nahiz zabalkundekoen
moldakuntza elebiduna ziurtatzeko.
- Departamentu guztiei aholkuak ematea euskararen corpusari buruzko gaietan
(besteak beste, bide seinale, errotulazio, toponimia, terminologia, izen
ofizial, komunikazio plan eta publizitate kanpaina, irudi korporatibo eta
abarretan).
- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialari aholkularitza zerbitzua ematea bi hizkuntza
ofizialen erabilera zuzenari buruz, eta itzulpen zerbitzua ematea, batik
bat estatuko beste autonomia erkidegoetako toki administrazioen dokumentuei
dagokienez.
- Itzulpen lanak kanpoko enpresekin kontratatzeko urratsak modu zentralizatuan
definitu eta kudeatzea Foru Aldundiko departamentu guztientzat.
- Kanpoko enpresek Aldundiko departamentuentzat egindako dokumentu elebidunen
hizkuntza kalitatea gainbegiratu eta ziurtatzea, batik bat zerbitzu publikoen
kudeaketa kontratuak edo aholkularitza eta laguntza teknikoko kontratuak
betetzerakoan sortutakoak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KANPO HARREMANETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak
eta eskumenak:
- Baiona-Donostia Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentzia suspertzea, azterketak,
mintegiak, ikastaroak, prestakuntza jardunaldiak, etab. eginez, inbertsio
programak abian jarriz eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak lortuz.
- Departamentuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa aritzea
Europako Batasuneko erakundeen, Europako Kontseiluaren, gobernu nazionalen
eta antzeko beste erakunde batzuen aurrean, diputatu nagusiaren goreneko
ordezkaritza eta gainerako departamentuena eragotzi gabe.
- Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arku Atlantikoko Hirien Batzarrean,
Metrex Sarean, Mission Opérationnelle Transfrontaliére (MOT) delakoan eta
antzeko beste organismo batzuetan duten ordezkaritza zuzentzea eta/edo koordinatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak departamentuaren eskumenen esparruan gizarte
zibilarekin, herritarrekin eta eragile sozialekin dituen harremanez arduratzea,
horietatik kanpo gelditzen direlarik Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi
Zientzia Elkartea eta Euskal Herriko Adiskideen Elkartearekin dituenak,
diputatu nagusiak bere gain hartzen baititu horiek, Kabineteak eta haren
menpeko zuzendaritzek lagunduta.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpo ekintza koordinatua eta integratua izatea
bermatuko duten informazio eta lankidetza bideak bultzatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuei Europako Batasunaren nondik-norakoen
berri ematea eta mota horretako sare eta elkarteetan parte hartzera bultzatzea.
- Akitaniako erakunde politiko eta sozialekin, eta batez ere, Pirinio Atlantiarren
departamentuarekin eta Baiona-Angelu-Biarritz Barrutiko komunitatearekin,
mugaz gaindiko harremanak sustatu eta aurrera eramatea.
- Gipuzkoar diasporarekiko harremanak sustatzea eta aurrera eramatea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Kanpo Harremanetako Unitatearen egitekoak:
- Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako Mugaz Gaindiko Agentzia
kudeatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta BAB Barrutiaren Komunitateko teknikariak
zuzenduz eta koordinatuz bakoitzaren eskumen arloetan, mugaz gaindiko harremanari
dagokionez.
- Mugaz Gaindiko Agentziaren kontuak kontrolatzea eta kudeaketa administratiboaz
arduratzea.
- Zuzendari nagusiari eta departamentuko foru diputatuari laguntza ematea
beren erakunde harremanetan.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
IDAZKARITZA TEKNIKOA:
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean egongo da hierarkikoki
eta zuzendarienean funtzionalki eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauak[1],
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak,
34. artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu.
Bereziki, Departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek ditu Idazkaritzak:
- Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin eta unitateekin koordinatzea
eta, halaber, Departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea
eta garatzea.
- Departamentuko organoek aurrera eramaten dituzten egintzak eta emandako
ebazpenak eta Herri Administrazioen kontratuen legea bete behar duten espedienteak
legez kontrolatzea.
- Departamentuaren
eskumenekoak diren arauzko xedapenak aztertu, prestatu eta jarraipena egiteko
zuzendaritza, sustapen eta gainbegiratze lana egitea.
- Departamentuaren eskumeneko gaietan eta foru diputatuaren edo zuzendari
nagusien agindupean, xedapen orokorreko proiektuak, eta beste Herri Administrazio
eta erakunde publiko nahiz pribatu batzuekin hitzarmenak edota lankidetza
protokoloak prestatzea.
- Foru diputatuari eta Departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza
eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak ematea eta kontsultak erantzutea.
- Departamentuko erregistro orokorra, artxiboa eta fede publikoa eramatea.
- Departamentuaren aurrekontuetako aurreproiektua egitea, zerbitzuak eta
zuzendaritzak koordinatuta.
- Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatez
kontrolatzea.
- Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekin batera, pertsona
eta prozeduren kudeaketaren antolakuntza, hobekuntza eta arrazionalizazioa
koordinatu eta sustatzea: Prestakuntza, giza baliabideetako planak, kalitate
planak, laneko prebentzio eta osasuna, produktibitatea, aipatu departamentuarenak
diren eskumenak eragotzi gabe.
- Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluaren idazkaritza.
- Bere lan esparruan, egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerako
eginkizunak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).