Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka

Hizkuntzak

Gizarte politikarako departamentuaren egitura organikoa eta funtzionala

Apirilaren 6ko 32/2004 Foru Dekretua, Gizarte Politikarako Departamentuaren Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzkoa.


DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.

Gizarte Politikarako Departamentuari eginkizun eta jarduera esparru hauek dagozkio:

  1. Hirugarren adinarentzako asistentzia.
  2. Gizarte zerbitzu komunitarioak.
  3. Asistentzia zentroak, Aldundiarenak nahiz hitzartutakoak.
  4. Ezintasunak.
  5. Araudi aplikagarrian esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

Gizarte Politikarako Departamentuari atxikita daude:

  1. Uliazpi Fundazioa erakunde autonomoa.
  2. Gipuzkoako lurralde historikoko Adinekoen Kontseilua.
  3. Gipuzkoako lurralde historikoko Ezinduen Kontseilua.

Kontseilu horiek aholku organoak izango dira.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

EZINDUEN ETA BABESGABEEN LAGUNTZAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak et jardun esparruak:

Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako Zuzendaritza Nagusiak ondoko eginkizunak bete behar ditu:

Zuzendaritza Nagusiak, dituen eginkizunak betetzeko, ondoko hauek ebazteko eskumenak izango ditu:

  1. Laguntza zentroetan edo gizarte eta osasun zentroetan sartzeko baimena ematea, nahiz departamentuak zuzenean eta zeharka kudeatuetan nahiz ekonomikoki parte hartzen duenetan; eta, orobat, bidezkoa denean, laguntza zentro edo gizarte eta osasun zentro horietan zerbitzuaren erabiltzaileek edo ordaintzera behartutakoek ordaindu beharreko prezio publikoak erabakitzea, prezio hori foru dekreturen bidez ezarria dagoenean.
  2. Legez ezindua den edo ez erabakitzea.
  3. Gizarte zerbitzuen alorreko urraketa administratibo arinei buruzko espedienteak ebaztea.

Deskontzentrazioaren bidez Gizarte Politikorako Departamentuko zuzendariek emango dituzten ebazpenek ez diote amaiera ematen bide administratiboari eta haien aurka jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa Departamentuko foru diputatu andreari zuzenduta.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. Gizarte zentrora edo gizarte eta osasun zentro batera joateko eskaera egiten duten pertsonen mediku, psikologi, gizarte eta ekonomi arloetako balorazioa egitea.
  2. Laguntza behar duten pertsonak eta pertsona ezinduak gizarte zentrorik egokienetara orientatzea.
  3. Gizarte baliabideetako sarrerak kudeatzea.
  4. Pertsona ezinduei, laguntza behar dutenei eta babesik gabeko egoera batean dauden ume eta gazteei laguntzeko foru eskumenean dauden programak kudeatzea.
  5. Foru eskumeneko programetatik datozen ordainketen jatorriari buruzko informazioa ematea.
  6. Pertsona ezinduentzako programak eta baliabideak diseinatu eta ebaluatzea.
  7. Babesik gabeko egoeran dauden ume eta gazteentzako programak eta baliabideak diseinatu eta ebaluatzea.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Gizarte Zerbitzuen Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. Gizarte ekimenaren eta departamentuko inbertsio planaren arteko erlazioa sortu, aurrera eraman eta kontrolatzea, departamentuak horretarako erabakiko dituen jarraibideen arabera.
  2. Departamentuak dituen gizarte ekipamenduak egokitzeko plangintza egitea, horretarako erabakitako jarraibideen arabera.
  3. Gizarte ekipamenduak erosi eta eraikitzea, departamentuak erabaki dituen jarraibideen arabera.
  4. Lurralde historikoko gizarte zerbitzuak baimendu, homologatu eta ikuskatzea proposatzea.
  5. Laguntzako ekipamenduei buruzko kalitate planak proposatu, bultzatu eta ebaluatzea, departamentuko Idazkaritza Teknikoarekin elkarlanean.
  6. Emango zaizkion jarduerak eta programak kudeatzea.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

GIZARTE BALIABIDEEN PLANGINTZA ETA KUDEAKETA ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak eta jardun esparruak:

Gizarte Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Zuzendaritza Nagusiari ondoko eginkizunak dagozkio:

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Plangintza eta Itun Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. Gipuzkoako lurralde historikoan dauden gizarte zerbitzuen premiak eta eskaera antzematea eta ebaluatzea.
  2. Oinarrizko gizarte zerbitzuei laguntza teknikoa ematea.
  3. Eskaera horri erantzuteko behar diren zerbitzuen lan plangintza egitea.
  4. Gizarte zerbitzuen mapa egin eta eguneratzea, udalekin batera.
  5. Departamentuak atxikita dituen Foru Aldundiaren ekipamenduak kudeatzea, haiek erabiltzen dituztenei behar bezalako arreta eskainiz.
  6. Gizarte zerbitzuen itun publikoa proposatu, koordinatu eta ebaluatzea, estrategiak definituz, aztertu eta kudeatzeko tresnak landu eta ezarriz eta oinarrizko baldintza ekonomikoak eta erkideak proposatuz.
  7. Itundutako zentroetan informazio sistemak ezartzea proposatu eta bultzatzea.
  8. Izenpetutako kontratu eta hitzarmenetatik datozen ordainketak proposatzea haietan adierazi bezala.
  9. Emango zaizkion jarduerak eta programak kudeatzea.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

IDAZKARITZA TEKNIKOA:

Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatu andrearen menpean egongo da hierarkikoki eta zuzendarienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak[1], Gipuzkoako lurralde historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.

Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek ditu Idazkaritzak:

  1. Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin koordinatzea eta, halaber, departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea eta gauzatzea.
  2. Ebatzi behar dituzten organoetara helarazten diren egintza eta ebazpen guztien legezko kontrola eta Herri Administrazioen Kontratuen Legeriaren mendean dauden espedienteen kudeaketa ere.
  3. Departamentuaren eskumeneko diren arauzko xedapenak aztertu, egin eta jarraitzeko lana zuzentzea, sustatzea eta gainbegiratzea.
  4. Departamenduaren eskumeneko gaietan eta foru diputatu andrearen edo zuzendari nagusien zuzendaritzapean, xedapen orokorrei buruzko proiektuak eta beste herri administrazioekin eta erakunde publiko edo pribatuekin hitzartu behar diren lankidetza hitzarmenak eta/edo protokoloak egitea.
  5. Foru diputatu andreari eta departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eskatzen dizkioten txostenak egin eta kontsultei erantzunez.
  6. Departamentuko Erregistro Orokorra, Agiritegia eta Fede Publikoa.
  7. Bulegoen plangintza proposatzea, bulegoak eta instalazioak zaindu eta konpontzea, lanpostuen banaketa fisikoa eta ekipamendua.
  8. Departamentuaren aurrekontuetako aurreproiektua egitea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.
  9. Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatez kontrolatzea.
  10. Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekiko elkarlanean, pertsonen eta prozeduren kudeaketaren antolaketa, hobekuntza eta arrazionalizazioa koordinatu eta bultzatzea: Prestakuntza, giza baliabideei buruzko planak, kalitate planak. Prebentzioa eta laneko osasuna, produktibitatea, departamentu harenak diren eskumenak baztertu gabe.
  11. Gipuzkoako lurralde historikoko Ehiza Kontseiluko eta Ibai Arrantzako Kontseiluko Idazkaritza eraman.
  12. Bere lan esparruan, egotziko edo eskuordetuta emango dizkioten gainerako eginkizunak.

Idazkari teknikoa izango da instrukzio egile Gizarte Politikorako Departamentuaren gaietan sortutako zehapen prozeduretan, otsailaren 20ko 271998 Legean, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehapen ahalmenari buruzkoan, ezarritakoari jarraituz.

Instrukzio zeregin hori betetzen ari dela, ez du menpekotasun funtzionalik edukiko.

Departamentuaren egitura organikora itzuli


1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).

Informazio legala

Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura