Ekainaren 29ko 63/2004
FORU DEKRETUA, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren egitura
organiko eta funtzionalari buruzkoa.
DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.
Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari eginkizun eta jarduera esparru hauek dagozkio:
- Zerga Administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak.
- Ekonomia Ituna, Estatuarentzako Kupoa, eta Autonomia Erkidegoari eta
Gipuzkoako udalei egin beharreko ekarpenak.
- Eskumen edota zerbitzu transferituak baloratzea.
- Europako fondoak kudeatzea.
- Gipuzkoako Aurrekontu Orokorrak prestatu, kudeaketa orokorra bideratu,
jarraipena egin eta kontrolatzea.
- Kontuhartzailetza, auditoretza eta kontabilitatea.
- Diruzaintza, zorpetzeak, bermeen prestazioa eta entitate finantzarioekiko
harremanak.
- Udal entitateen eta udalez gaindikoen tutoretza eta aholkularitza finantzarioak.
- Araudi aplikagarrian esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.
Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak honako eskumenak
izango ditu esparru horietan:
- Ekonomia Itunaren Legean eta berau garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren
arabera Foru Aldundiak bereganatu dituenak, kanpoan utzita, beti ere, Diputatuen
Kontseiluari eta diputatu nagusiari dagozkienak eta beste departamentu batzuei
espresuki esleitzen zaizkienak.
- Zergen Foru Arau Orokorrean zehaztutakoak.
- Finantza eta Aurrekontu Erregimenari buruzko Foru Arauan ezarritakoak.
- Indarrean dauden arau eta xedapenek ematen dizkioten gainerako guztiak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
OGASUN ZUZENDARITZA NAGUSIAREN egitura eta eginkizunak:
Ogasun Zuzendaritza Nagusiari honako eginkizunak dagozkio:
- Zergen kudeaketa, likidazio, ikuskapen, berrikuspen eta bilketa zuzendu,
koordinatu eta kontrolatzea.
- Zuzendaritzaren eskumeneko gaietan arau proposamenak zuzendu, koordinatu
eta gainbegiratzea, ezarritako jarduketa politikari jarraiki.
- Zergen Foru Arau Orokorrak eta indarrean dagoen gainerako legeriak emandako
eskumenak.
- Foru Ogasunaren aldeko kreditu lagapenak onartzea.
- Zirkunstantzia bereziak dituzten espedienteetan zergabilketa, kudeaketa
eta ikuskaritza lanak egitea horretarako izendatutako langile funtzionarioen
bitartez.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
ZERGABILKETAKO ETA ZERGA BULEGOETAKO ZUZENDARIORDETZA
NAGUSIAren eginkizunak:
Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako Zuzendariordetza Nagusiaren
menpe daude:
- Zerga Arretarako Unitatea, bulego periferikoak menpe hartzen dituena.
- Zergabilketa Unitatea.
- Unitate Teknikoa.
Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako Zuzendariordetza Nagusiari honako
eginkizun eta eskumenak dagozkio:
- Jarduketa fiskal osagarriak aztertu, proposatu eta koordinatzea.
- Ekonomian edo gizartean eragin handikoak diren subjektu pasiboen jarduera
jarraitzea.
- Zergadunek beste administrazio batzuetan oker egindako sarreren jarraipena
eta kontrola egitea.
- Kontu korronte fiskala irekitzeko komenigarritasunari buruzko txostena
egitea eta organo eskudunari horren inguruko proposamena aurkeztea.
- Garrantzi berezikoak diren zergadunekin tratua berezitua izateko bideak
ezartzea; kontu handien kudeaketa pertsonalizatua.
- Urtarrilaren 13ko 2/2004 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
herritarrentzako laguntza eta arreta zerbitzuak arautzekoak, 4. artikuluan
jasotzen dituen funtzioak betetzea.
- Bere eskumeneko gaietan araugintza proposamenak hastea.
Berariazko izaeraz, funtzio eta eskumen hauek izango ditu bere unitateen
bitartez:
— ZERGABILKETA gaian:
- Premiamenduzko prozedurak tramitatu eta haien jarraipena eta kontrola
egitea.
- Prozedura horiek zorrak kobratzea ahalbidetzeko beharrezkoak diren neurriak
erabakitzea.
- Premiamenduzko probidentziak ematea eta haien aurka aurkezten diren berraztertze
errekurtsoak ebaztea.
- Ekintza tributarioa deribatzen duten administrazio egintzak ematea, beharrezko
txostenak egin eta beharkizunak bete ondoren.
- Premiamenduzko errekargua itzultzeko espedienteak tramitatu eta ebazpen
proposamenak egitea.
- Ebazpen proposamenak egitea legeriak zergabilketa alorrean jasotzen dituen
kasu guztietan eta berari esleituta dauden espediente guztiei dagokienez
(hala nola enkanteak baimentzean eta ondasunak kredituen ordainez esleitzean),
beti ere legez eska daitezkeen txostenak egin ondoren.
- Premiamenduzko espedienteak onartzea partida hutseginak deklaratzen direnean
edo zorrak iraungitzen direnean, beti ere legez eska daitezkeen txostenak
egin ondoren.
- Zergabilketa alorrean emandako egintzen aurka aurkezten diren errekurtsoak
ebaztea Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamenduak 166.1 artikuluaren bigarren
paragrafoan jasotakoaren arabera.
- Agintari eskudunak prozedura eteteagatik baloreen zaintzapean geratzen
diren zorren jarraipena eta kontrola egitea.
- Beste herri administrazio batzuek biltzeko utzi diren zorren jarraipena
eta kontrola egitea.
- Zordunen premiamenduzko prozedurak tramitatu, jarraipena egin eta kontrolatzea
haien ondasunak edo zerga helbidea Gipuzkoatik kanpo daudenean eta beste
herri administrazio batekin zergabilketa arloko hitzarmenik hitzartu ez
denean.
- Ikuskaritza, kudeaketa edo beste edozein motatako jarduketak direla-eta
bidezkoak gerta daitezkeen zitazio, errekerimendu eta diligentzietan laguntzea.
- Beste herri administrazio batzuekin zergabilketa alorreko hitzarmenak
bultzatzea, Idazkaritza Teknikoarekin koordinatuta.
- Bilketaren ikuspegitik arriskutsutzat jotzen diren zergadunen kasuan
badaezpadako neurriak proposatzea, beti ere Ikuskaritzako Zuzendariordetzarekin
eta kudeaketa zerbitzuekin elkarlanean.
— GERORAPENen eta ZATIKAPENen gaian:
- Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazio juridiko-ekonomikoa nahiz beste
edozein iturritatik datorren informazio osagarria aztertzea, eta eskainitako
edo lehendik dauden ordainketa-bermeen babes juridiko eta ekonomikoa analizatzea.
- Zerga zorren ordainketak geroratzeari edo neurri bereziak hartzeari buruzko
txostena egitea eta organo eskudunei horren inguruko proposamena aurkeztea.
- Ordainketa geroratua duten zergadunen egoera ekonomikoa eta zerga obligazioen
konplimendua etengabe kontrolatzea.
— ZERGA ARRETAren gaian:
- Herritarrei eman beharreko arreta pertsonalizatua garatzea urtarrilaren
13ko 2/2004 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren herritarrentzako
laguntza eta arreta zerbitzuak arautzekoak, 3. artikuluan jasotzen dituen
funtzioak betez.
- Herritarrei eskaintzen zaien informazio eta arreta gaur dauden kanalen
bidez bultzatu eta koordinatzea, beti ere Departamentuak garatzen dituen
funtzioekin lotuta.
- Departamentuaren prozedura, jarduketa eta zerbitzuei buruz era guztietako
azterketa, analisi, gida edo katalogoak diseinatzen eta egiten laguntzea.
- Departamentuak egiten dituen kanpainetan laguntzea zerga bulegoetako
azpiegitura erabiltzea exijitzen dutenean.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
IKUSKARITZAKO ZUZENDARIORDETZA NAGUSIAren eginkizunak:
Ikuskaritzako unitate eragileak eta Zuzendaritzako gainerako laguntza organo
eta unitateak Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiaren menpe daude.
Gipuzkoako Foru Ogasunaren eskumenen esparruan araudiak zergen ikuskaritzari
esleitzen dizkion eginkizunak dagozkio Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiari,
eta zehazki honako hauek:
- Zerga-gaiak ikertzea, Administrazioak ezagutzen ez dituenak aurkitzeko
eta, horren ondorioz, zergapekoari egozteko.
- Zerga oinarrien behin betiko integrazioa egitea oinarri horiek zehaztapen
edo zenbatespen erregimenetan aztertuz eta ebaluatuz, eta aitorpenak nahiz
aitorpen-likidazioak berrikustea egiazkoak direla eta arauak ondo aplikatu
direla zehazteko, zerga zorren zenbatekoa finkatuz.
- Ikuskaritzako jarduketetatik eratortzen diren likidazioak egitea zergapekoen
zerga egoera erregularizatzeko.
- Errenta, produktu, ondasun eta zerga-gaiaren gainerako elementuen balioa
egiaztatzea.
- Onura, desgrabazio edo itzulketa fiskalak eman edo gozatzeko beharkizunak
betetzen direla egiaztatzea, eta zerga erregimen berezietara biltzeko baldintzak
betetzen direla begiratzea, hori guztia zergak kudeatzen dituzten zerbitzuei
emandako eskumenak eragotzi gabe.
- Partikularrengandik edo beste organismo batzuetatik hurbil burutu behar
diren ikerketa eta informazio jarduketak bere kabuz edo Administrazioaren
beste organoek eskatuta egitea, haien zuzeneko edo zeharkako ondorioa zergak
aplikatzea denean.
- Gipuzkoako Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan jasota dagoen edo araudi
aplikagarriak exijitzen duen beste edozein jarduketa garatzea.
- Herri Ogasuneko organoei aholku eta informazioa ematea haren eskubide
eta betebeharrei dagokienez, beste organo batzuei emandako eskumenak eragotzi
gabe.
- Zerga alorreko araugintza proposamenak egitea.
- Departamentuko organo eskudunek agintzen dizkioten beste eginkizun guztiak
betetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Zergak Kudeatzeko Zerbitzuen eginkizunak:
Zergak kudeatzeko zerbitzuei honako zergen kudeaketa dagokie:
— ZUZENEKO ZERGEN zerbitzuari::
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
- Pertsona Fisikoen Ondarearen gaineko Zerga.
- Sozietateen gaineko Zerga.
- Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.
— ZEHARKAKO ZERGEN zerbitzuari:
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
- Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
- Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia.
- Joko Tasa.
- Fabrikazio Zerga Bereziak.
- Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga.
- Aseguru Primen gaineko Zerga.
- Zeharkako zerga iraungiak eta zeharkako beste zerga batzuk.
— UDAL ZERGEN zerbitzuari:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
Artikulu honetan aipatzen diren zerbitzuei goian zerrendatutako zergak kudeatzea
dagokie, eta horretarako, eginkizun hauek beteko dituzte besteak beste:
- Zerga-ondorioak dituzten agiri mota guztiak aztertzea.
- Zerga agirietan jasotzen diren datuak formalki egiaztatzea eta datuak
informatizatzeko prestaketa lanak egitea.
- Behin-behineko eta behin betiko likidazioak egitea.
- Behar diren jakinarazpen eta errekerimenduak egitea.
- Zerbitzu horiek emandako egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoak
tramitatu eta ebaztea.
- Administrazioak edozein bitartekoz lortutako informazioa aztertu eta
egiaztatzea, eta zergadunek beren aitorpenetan emandako datuekin alderatzea.
- Argibideak eskatzea eta aitorpenetan aurkitutako akatsak zuzentzea, zergak
likidatu eta egiaztatzeko hala behar denean. Era berean, funtzio likidatzailea
bete dadin, zerga aitorpenetan adierazitako datuak agiri bidez frogatzeko
eskatu ahal izango da.
- Egiaztapen eta ikerketa lanak egitea zergapekoen erroldetan ageri diren
subjektuek erabat edo zati batean aitortu ez dituzten zerga-gaiengatik ofiziozko
likidazioak egiteko beharrezkoak direnean.
- Banan-banako informazioa eskatzea, Zergen Foru Arau Orokorrak 111. artikuluan
jasotakoaren ondorioetarako.
- Zerga onuren espedienteak tramitatzea.
- Okerreko ordainketak itzultzeko espedienteak, ofiziozko itzulketa espedienteak
eta bermeen kostuak itzultzekoak tramitatu eta ebaztea.
- Subjektu pasiboak kontrolatzea, zerga obligazioak bete ditzaten.
- Zergak kudeatzeko behar diren aitorpen ereduak aztertu eta prestatzea.
- Beren lana betetzeko behar dituzten erroldak mantendu, berrikusi eta
kontrolatzea.
- Ordainketa bermeen estaldura juridiko eta ekonomikoa aztertzea.
- Ziurtagiriak egitea.
- Beren eskumeneko gaietan araugintza proposamenak hastea.
- Departamentuko beste unitateei zergen kudeaketan agindu ez zaizkien gainerako
funtzioak betetzea.
UDAL ZERGAK KUDEATZEKO ZERBITZUAK eginkizun hauek izango ditu gainera:
- Ondasun higiezinen katastroak osatu, artatu, berrikusi eta zaintzea.
- Balorazio ponentziak prestatzea eta lurzoruaren oinarrizko balioak eta
ondasun higiezinen balorazioan eskuhartzen duten gainerako faktoreak ezartzeko
behar diren azterketa ekonomikoak egitea.
- Ondasun higiezinak baloratu eta ikuskatzea.
- Balorazio espedienteei buruzko txostenak egin eta tramitatzea, subjektu
pasiboek egindako erreklamazio eta errekurtsoak daudenean.
- Gipuzkoako udalekin sinatutako lankidetza-eskuordetza hitzarmenak eta
eskuordetza hitzarmenak betetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
FINANTZA ETA AURREKONTU ZUZENDARITZA NAGUSIAREN eginkizunak:
Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiari eginkizun hauek dagozkio:
- Ekonomia, finantza, aurrekontu eta kontabilitate gaietan eta kontuhartzailetza
eta auditoretza arloan Foru Aldundiaren kudeaketa zuzendu, koordinatu eta
kontrolatzea, horretarako behar diren jarduketa eta aplikazio jarraibideak
emanez.
- Indarrean dauden xedapenek kontuhartzailetza organoari baimendutako erreklamazio
eta errekurtsoak jartzea, emandako egintzak eta ebazpenak legearen aurka
doazenean edo Foru Aldundiaren interes ekonomikoak kalteturik gerta daitezkeela
uste denean.
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin eta Administrazioaren kanpo kontrolerako
organoekin harremanak izatea, Gipuzkoako Foru Sektore Publikoaren jarduketei
dagokien guztian.
- Eduki ekonomikoa duten xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuei
buruzko txostenak eta azterketak egitea, foru dekretu honen 18. artikuluko
3 apartatuan aipatutakoak izan ezik.
- Foru Aldundiaren proiektu edo jarduketa bereziak aztertzea, urteko aurrekontua
gainditzen dutenean. Departamentuei aholku eta laguntza ematea herri zerbitzuak
eskaintzeko moduari dagokionez, dauden aukera juridikoak eta haien bideragarritasun
ekonomikoa aztertuz eta ebaluatuz.
- Zuzendaritzaren eskumeneko gaietan egiten diren arau proposamenak zuzendu,
koordinatu eta gainbegiratzea, ezarrita dagoen jarduketa politikari jarraiki.
- Arriskuak estaltzeko eragiketa finantzarioak negoziatu, formalizatu eta
egitearekin zer ikusia duten eragiketa, egintza eta kontratuak sinatu eta
betearaztea.
- Departamentuko plan informatikoa bultzatu eta haren jarraipena egitea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Aurrekontu eta Politika Publikoetako Zerbitzuaren eginkizunak:
Aurrekontu eta Politika Publikoetako Zerbitzuari eginkizun hauek dagozkio:
- Jarraibideak eta orientabideak ematea aurrekontu politikaren alorrean,
eta politika horren jarraipena eta azterketa egitea.
- Gipuzkoako Aurrekontu Orokorren proiektuak prestatzea, horiek elaboratzeko
jarraibide ekonomiko eta teknikoak proposatzea, eta departamentuei eta Foru
Sektore Publikoko gainerako enteei aholku ematea modu koordinatuan beren
aurrekontu propioak egin ditzaten.
- Gipuzkoako aurrekontuen jarraipena egin eta bilakaera aztertzea, aurrekontuen
exekuzioa aurreikusitako helburuetara egokitzeko neurriak edo jarduketak
proposatuz. Aurrekontuko kredituen jarraipena egitea, aurrekontuan egin
litezkeen aldaketak aztertuz eta eginaraziz.
- Txosten eta azterketa orokorrak edo partzialak egitea gastu publikoaren
eta gastu programa eta politiken bilakaerari buruz, aurrekontu politika
eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko.
- Aurrekontuen urteanitzeko programazio teknikak, helburuen identifikazio
egokia eta helburu horien lorpena neurtzeko adierazle operatiboen formulazioa
Foru Aldundiaren organoetan eta Foru Sektore Publikoaren gainerako enteetan
zabaldu eta sustatzea.
- Foru Sektore Publiko osoaren jarduketa ekonomiko-finantzarioaren jarraipena
egin eta aztertzea, beharrezko plan ekonomiko eta aurrekontu eszenategiak
prestatzea, eta haiei lotuta dagoen gastu publikoaren programa eta politika
nagusiak aztertzea.
- Europako Batasuneko harremanen esparruan sartzen diren programen hautaketan
eta segimenduan parte hartzea.
- Aurrekontuen arloan jasota dagoen beste edozein eginkizun, funtzio hori
indarrean dagoen araudiak jasotzen duenean edo Departamenduaren eskumena
izanik hari buruz ebaztea berari ez dagokionean. Horretarako, esleitzen
edo agintzen zaizkion txosten edo azterlanak egingo ditu.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Kontabilitate Zerbitzuaren eginkizunak:
Kontabilitate Zerbitzuari eginkizun hauek dagozkio:
- Kontabilitate politikari buruz eta informazio ekonomiko-finantzarioaren
tratamenduari buruz jarraibide eta orientabideak proposatzea.
- Kontabilitatea normalizatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko eta kontabilitate
publikoari lotuta dauden menpeko organismoetako Kontabilitate Publikoko
Planaren bitartez, eta ente horien egitura, justifikazioa, kontuen tratamendua
eta agiriak zehaztea.
- Irizpideak, jarraibideak, arauak eta zirkularrak prestatzea egintza edo
eragiketa zehatzei buruz nahiz izaera orokorreko edo kontabilitate zikloko
eragiketei buruz.
- Kontabilitate Publikoan eta bere informazio sistema osagarrietan erregistratzea
sarrera eta gastuen aurrekontuak kudeatu eta gauzatzeko eragiketak, bai
eta finantza eta diruzaintzako kudeaketaren eragiketak nahiz ondarezkoak
eta aurrekontuz kanpokoak ere. Horretarako, beharrezko kontabilitate kontrola
egingo du, eta, gainera, beste ente batzuekin zergabilketa arloan sinatutako
hitzarmenetatik datozen atxikipenak, bahiturak eta deskontuak kudeatuko
ditu.
- Foru organismo autonomoen, foru sozietate publikoen eta Foru Sektore
Publikoan kontabilitate publikoari lotuta dauden gainerako enteen kontabilitate
informazioa zentralizatzea, eta haien kontuak bateratzea.
- Kontabilitate informazioa prestatu eta ematea, bai aurrekontuaren exekuzioari
buruz eta bai zergen nahiz ondarezko kontabilitatearen kudeaketari buruz,
zuzendaritzaren maila desberdinetan kudeaketarako beharrezkoa denean, eta
orobat, Kontabilitate Publikotik eratorritako ekonomia eta finantza informazioa
aztertzea.
- Gipuzkoako Kontu Orokorra egitea beste zerbitzu batzuekin batera, eta
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontu ekonomikoak egiteko
behar diren datuak eta aurrekariak ematea.
- Departamentuei aholku eta laguntza ematea kontabilitateari buruzko informazio
osagarriko sistemak diseinatzerakoan, kontabilitate eta kudeaketa arloko
informazioak hobeto uztartzeko.
- Ordainketa, sarrera eta atxikipenen ziurtagiriak egitea.
- Eta, oro har, Gipuzkoako Kontabilitate Publikoko bulego arduraduna izateagatik
berez dagozkionak betetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Finantza Zerbitzuaren eginkizunak:
Finantza Zerbitzuari eginkizun hauek dagozkio:
- Diruzaintzako baliabide finantzarioak kudeatzeko Fiskalitaterako eta
Finantzetarako Departamentuari emandakoak.
- Finantza publikoei buruzko jarraibide, orientabide eta neurriak proposatzea.
- Foru Aldundiaren finantzazio beharrak planifikatzea gastu politikak eta
inbertsio plan handiak aintzat hartuta.
- Finantza merkatuen etengabeko segimendua egitea aktibo eta pasiboko posizioen
kudeaketan epe labur, ertain eta luzerako politika aktiboa garatzeko.
- Zorpetze nahiz estaltze eragiketak aztertu eta formalizatzea, pasibo/aktiboko
posizioetan kostu/errentagarritasun egokia bermatzeko edo arriskua murrizteko.
- Foru Aldundiaren zorpetzea eta hortik datorren zama finantzarioa kudeatzea,
jada formalizatu diren eragiketa finantzarioen fluxuen tramitazioa ere barne.
- Diruzaintza Plan bat ezartzea fondoen beharrak finkatzeko, kobrantzak
eta ordainketak kudeatuz eta aurreikusitako egoera finantzarioari egokitutako
neurriak proposatuz, dela fondoak erabiltzearen aldetik dela fondoak merkaturatzearen
aldetik.
- Kreditu entitateetan kontuak irekitzea, bertako fondoak erabili eta saldoak
egiaztatzea, eta kontu horietan egiten diren mugimenduak kontrolatu eta
identifikatzea.
- Entitate laguntzaile eta ordaintzaileekin behar diren harremanak izatea,
eta kobratu eta ordaintzeko prozesuen jarraipena eta kontrola egitea.
- Finantza alorrean aholku ematea eta foru sozietate publikoen zorra negoziatzea.
- Harremanak ezartzea kreditu-arriskua kalifikatzen duten agentziekin,
Foru Aldundiaren kaudimena neurtzen duen rating-a lortzeko, eman beharreko
informazioa koordinatuz.
- Beste administrazio batzuek egindako politika finantzarioak aztertzea,
haiek erabilitako tresna finantzarioak barne.
- Arlo finantzarioan agintzen zaizkion gaietan proposamenak egin eta aholku
ematea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuaren eginkizunak:
Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuari eginkizun hauek dagozkio:
- Barne kontrola gauzatzea, araudian jasotakoaren arabera, kontuhartzailetza
funtzioa eta auditoretza bidezko kontrola betez.
- Auditoretzen Urteko Plana prestatu eta gauzatzea.
- Barne kontrolaren ondorioz eratortzen diren proposamen eta gomendioen
konplimendu eta aplikazioa bultzatzea.
- Arrisku ekonomiko eta finantzarioen segimendu eta kontrola egitea, Foru
Aldundiak eta Foru Sektore Publikoko gainerako enteek egindako eragiketei
lotuta daudenean.
- Bokal moduan parte hartzea kontratazio mahaietan, zergabilketatik eratorritako
ondasun eta eskubideen enkante mahaietan, eta ondarezko ondasunen enkante
mahaietan, indarrean dagoen araudian jasotakoaren arabera. Departamentuei
kontratazio prozesuen inguruan aholku ematea, baldintza orokorren orriak
prestatuz eta, hala badagokio, gaiari buruzko jarduketa komunak proposatuz.
- «Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontratatzeko ahalmenari» buruzko
ziurtagiriak egitea eta Foru Aldundiak eta foru organismo autonomoek egiten
dituzten kontratuak erregistratzea.
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, Europako Kontuen Auzitegiak eta, kasua
bada, kanpo kontroleko gainerako organoek Gipuzkoako Ogasun Orokorraren
baliabideen kontuak eta kudeaketa fiskalizatzean beren txostenetan azaltzen
dituzten ondorio, gomendio eta irizpideak aplikatzen direla zaintzea.
- Foru Aldundiak parte hartzen duen sozietate eta fundazioen informazio
ekonomiko-finantzarioa erregistratu, zentralizatu eta segimendua egitea,
eta, orobat, haien egoera ekonomiko, finantzario eta ondarekoa kontrolatzeko
behar diren jarduketak burutzea.
- Dolu, erru edo zabarkeria larriagatik exijitutako erantzukizunari buruzko
espediente administratiboa, 17/1990 Foru Arauaren 106. Artikuluan aurreikusia,
hasi aurreko diligentzietan laguntzea.
- Organo eta batzordeei laguntza tekniko eta funtzionala eskaintzea, hala
eskatzen zaionean, Departamentuaren eskumeneko gaiei buruz agindu edo eskatzen
zaizkion azterketa eta txostenak egitea eta, oro har, indarrean dagoen araudiak
ematen dizkion gainerako eginkizunak betetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Informatika Unitatearen eginkizunak:
Honako eginkizunak dagozkio Informatika Unitateari:
- a. Informazioa euskarri magnetikoan emateko egiten diren aplikazio orokorrak
eta diseinuzkoak definitu, ezarri eta jarraipena egitea.
- Informazioa modu masiboan tratatzea dakarten jarduketak Departamentuan
garatzea eta, bereziki, datu fiskalak grabatu eta egiaztatzea, subjektu
pasiboak Departamentuko datu baseetan identifikatzeko prozesuak garatzea,
jakinarazpen automatizatuen segimendu eta kontrola egitea, eta agintzen
zaizkion antzeko beste funtzioak betetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
ZERGA ETA FINANTZA POLITIKAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN
eginkizunak:
Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiari eginkizun hauek dagozkio:
- Bere zerbitzuak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, funtzionamenduaren
ildo nagusiak finkatzea, eta irizpide nahiz lehentasunak ezartzea.
- Zerga politikari buruzko proposamenak egitea eta zergen nahiz finantzen
araudia garatzeko proposamenak aurkeztea.
- Kupoari, Autonomia Erkidegoarentzako ekarpenei eta udalen finantzaketari
buruzko gaietan jardutea.
- Ekonomia Itunetik eratortzen diren gaietan beste administrazio batzuekin
elkarlanean eta modu koordinatuan aritzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Araugintzako eta Lege Aholkularitzako Zerbitzuaren eginkizunak:
Araugintza Zerbitzuari ondoko eginkizunak dagozkio:
- Azterketa eta txostenak egitea Gipuzkoako zerga politikari buruz eta
zerga nahiz finantzen araugintzari buruz.
- Departamentuko Zuzendaritza Nagusietatik nahiz Zerbitzuetatik iristen
diren araugintzako ekimenak jaso eta aztertzea.
- Entitate, organismo eta agenteekin lankidetzan aritzea zerga xedapenak
aldatzeko prozesuetan.
- Departamentuaren eskumeneko gaietan xedapenen aurreproiektu eta proiektuak
egitea.
- Estatutik edo beste ente publiko batzuetatik, bai eta Europako Batasuneko
organoetatik ere, zerga nahiz finantza alorrean datozen arauen jarraipena
egin eta aztertzea.
- Estatuko Administrazioak jakinarazitako zerga arauen proiektuak aztertzea.
- Zerga alorreko lege xedapenek ekarritako aldaketak ebaluatzea eta, hala
badagokio, derrigorrezko irizpenak egitea.
- Zerga sistemaren aplikazioari buruzko sententzia, ebazpen, zirkular eta
dotrinari buruzko azterketa juridikoa egitea eta, hala badagokio, zerga
araudia aldatzeko proposamenak sustatzea hura ulergarriagoa egiteko eta
interes orokorra hobeto defendatzeko.
- Euskadiko Zergen Koordinaziorako Organoan, Ekonomia Itunak aurreikusten
duen Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean edo bestelako batzordeetan
agertutako gaiei buruzko txosten eta irizpenak egitea.
- Euskadiko Zergen Koordinaziorako Organoarekin lotura duten kontsultak
eta Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean planteatutakoak kudeatu
eta tramitatzea, Departamentu honetan sortuak izan nahiz beste zerga administrazioetan
sortuak izan.
- Gipuzkoako eta estatuko zerga araudia Ekonomia Itunera nola egokitzen
den ebaluatzea, araudia aldarrikatu aurretik edo aldarrikatu ondoren, eta
proposamen eta ekimenak prestatzea Itunaren erregimena defendatu eta eguneratzeko.
- Zerga araudia interpretatzeko proposamenak egitea.
- Gipuzkoako erakunde eskudunek onartutako zerga araudia zabaltzea bereziki
bide telematikoak erabiliz.
- Departamentuari berariazko lege aholkularitza ematea zerga eta finantza
gaietan.
- Zuzenbidezko txostenak eta irizpenak egitea bai zerga araudian beharrezkotzat
jotzen direnean, bai auzia edo erreklamazioa ebatzi behar duen agintari
edo funtzionarioak eskatzen dituenean.
- Lege eta zerga auziak interpretatzen edo ebazten dituzten organo eta
batzordeetan parte hartzea.
- Izaera berezikoak izateagatik esleitzen zaizkion Departamentuko espedienteen
jarraipena eta kontrola egitea.
- Abalak, ahalordeak eta nortasunari buruzko gainerako agiriak askiestea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren
Zerbitzuaren eginkizunak:
Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren Zerbitzuak eginkizun
hauek ditu:
- Gipuzkoako egoera ekonomikoari buruzko txostenak egitea, eta herri administrazioek
Gipuzkoan egiten duten jarduerari buruzko azterketak eta informeak prestatzea.
- Epe ertain eta luzeko plan ekonomikoei nahiz horien aurrekontu aurreikuspenei
buruzko azterketetan parte hartzea.
- Zergen ondorio ekonomikoei buruzko azterketak egitea, eta zerga araudia
aldatzeko proiektuek zergabilketan duten eraginaren memoria prestatzea 17/1990
Foru Arauak 68. artikuluan aipatu bezala.
- Zerga itunduen sarrera eta gastu fiskalen aurreikuspen eta exekuzioari
buruzko azterketak egitea, eta horiek aurrekontuko baliabideekin nola egokitzen
diren analizatzea.
- Laguntza ematea bai Departamentuko jarduketa politikak definitzeko azterketetan
eta bai Departamentuaren eskumeneko gaiak izanik agintzen zaizkionetan.
- Departamentuak zergabilketari dagokionez lanerako dituen programak aztertu
eta ebaluatzea, eta, orobat, Departamentuari buruzko analisi estatistikoa
eta, bereziki, urteko txosten estatistikoa egitea.
- Foru Aldundiak Estatuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, beste foru
aldundiekin eta Gipuzkoako udalekin dituen harreman finantzarioei buruzko
azterketak eta txostenak egitea.
- Erakundeekiko konpromisoengatik egin beharrekoak diren ordainketa eta
sarrera proposamenak kalkulatu eta tramitatzea: Estatuarentzako Kupoa, BEZaren
eta zerga berezien doikuntzak, Autonomia Erkidegoari egin beharreko ekarpenak
eta Udalak Finantzatzeko Foru Fondoa.
- Erakundeen finantzaketan eragina duten eskumen mailak -bereziki zerbitzuen
eskualdaketan-kalkulatu eta baloratzeko azterketak egitea.
- Herri Finantzen Euskal Kontseiluan eta beste batzorde batzuetan planteatzen
diren gaiei buruzko txostenak eta irizpenak prestatzea.
- Aurrekontu, kontabilitate, finantza eta zerga alorrean udal entitateei
aholku eta laguntza ematea, eta gai horien inguruan araugintzako proposamenak
egitea.
- Gipuzkoako entitate lokalen aurrekontuak onartu eta tramitatzeko prozesuen
segimendua egitea, eta aurrekontu horien aldaketei, Likidazioari eta Kontu
Orokorrari buruzkoa gertutik jarraitzea. Baita zergak ezartzeko eta ordenantza
fiskalak onartzeko erabakien segimendua egitea ere, indarrean dagoen araudira
behar bezala egokitzeko irizpideak emanez.
- Udal zergen konturako aurrerakinak eta likidazioa ordaintzeko proposamenak,
telekomunikazioetako operadoreek udalei ordaindutako konpentsazioak, eta
itundu gabeko zergetan dagoen partaidetza tramitatzea.
- Txosten eta espedienteak prestatu eta tramitatzea kreditu eragiketak
egiteko nahiz ondasun lokalak, ondarezkoak edo propio eta komunalak inorenganatzeko,
tutoretza finantzarioa ematearen ondorioetarako. Entitate lokalei aholku
ematea ondasunen inbentarioa eratu eta eguneratzeari dagokionez.
- Udal entitateen aurrekontu, finantza eta zergei buruzko informazioa jasotzen
duten datu baseak prestatu eta mantentzea.
- Udalgida webgunearen edukiak prestatzea eta izen bereko aldizkaria argitaratzea.
- Europako Batasunetik datozen fondoak aztertu eta tramitatzea, eta Foru
Aldundiko departamentuen, Gipuzkoako udal entitateen eta kudeaketa komunitarioko
agintarien aurrean bitartekari gisa jardutea (EAE, Estatua eta Europako
Batasuna).
- Europako fondoekin finantza litezkeen proiektuetan Gipuzkoako Foru Aldundiko
departamentuen eta Gipuzkoako udalen partaidetza bultzatzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
IDAZKARITZA TEKNIKOA:
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpe egongo da hierarkikoki
eta zuzendarien menpe funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru
Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak,
34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.
Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek dagozkio:
- Organoen egintza eta ebazpen guztiak eta Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko legeriaren menpe dauden espedienteak legezkoak direla kontrolatzea.
- Departamentuaren eskumenekoak diren gaietan, eta foru diputatuaren nahiz
zuzendari nagusien jarraibideen arabera, beste herri administrazio edo erakunde
publiko zein pribatu batzuekin lankidetza hitzarmen edota protokoloak prestatzea.
- Departamentuari lege aholkularitza generikoa eskaintzea, eskatzen zaizkion
txostenak eta kontsultak direla medio.
- Departamentuko aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, zerbitzuak eta
zuzendaritzak koordinatuz.
- Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatu, tramitatu eta kontabilitate
aldetik kontrolatzea.
- Departamentuko zerbitzu orokorrak kudeatzea.
- Departamentuko Erregistro Orokorra, Agiritegia eta Fede Publikoa.
- Bai Aldundiko langileak eta bai interesatuak edo hauen ordezkariak datuetan
sartzeko nahiz beste administrazio batzuei datuak emateko kudeaketa eta
segurtasun neurriak ezartzea.
- Pertsonen eta prozeduren kudeaketa antolatu, hobetu eta arrazionalizatzeko
neurriak koordinatu eta bultzatzea Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekin
batera: Prestakuntza, giza baliabideen planak, lan arriskuen prebentzio
eta osasuna, produktibitatea, kalitate planak aipatutako Departamentuari
propio dagozkion eskumenak eragotzi gabe.
- Bere lan esparruaren barruan esleitzen edo eskuordetzan ematen zaizkion
gainerako eginkizunak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
AUZITEGI EKONOMIKO ADMINISTRATIBOA:
Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak instantzia bakarrean aztertzen ditu
indarrean dagoen legeriaren babesean egiten diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak.
Bere osaketa, antolakuntza, funtzionamendu eta eginkizunak Auzitegia arautzen
duen martxoaren 28ko 25/2000
Foru Dekretuan edo, kasua bada, haren ordezko araudian jasotakoari jarraituz
arautuko dira.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).