Martxoaren
16ko 24/2004 FORU DEKRETUA, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuaren
egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.
Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuari eginkizun eta jarduera esparru hauek dagozkio:
- Lurralde antolaketa.
- Hirigintzako plangintza sustatu eta gainbegiratzea.
- Lurralde sustapena.
- Lurraren kudeaketa.
- Garraioak eta plangintza.
- Foru Aldundiak administrazioan erabiltzeko dituen eraikinak egin, artatu eta birgaitzea.
- Ondare higiezinaren kudeaketa teknikoa.
- Lurralde informazioa.
- Lurraldeari buruzko hausnarketa estrategikoa.
- Araudian jasotzen diren gainerako eskumenak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
LUR ANTOLAKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak eta eskumenak:
Lur Antolaketako zuzendari nagusiaren eginkizuna da Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko guztien egitekoak kontrolatu eta zuzentzea, Departamentuak zuzendaritza horri dagozkion gaietan dituen helburuak lortzearren; hau da:
- Lurraldean Esku Hartzeko Prozesuak antolatu eta sustatzea.
- Pasaialdea Antolatu eta Sustatzea.
- Aldundiaren ondarea antolatu eta sustatzea.
- Foru Aldundiak bere lan administratiborako erabiltzen dituen eraikinen arkitekturaz arduratzea helburu izanik.
Departamentuko bi zuzendari nagusiei, beren eginkizunak betetzeko, foru dekretu honen 3.2 artikuluan deskontzentrazioz eman zaizkien ebazteko eskumenez gainera, ebazteko beste eskumen hauek izango ditu Lur Antolaketako zuzendari nagusiak, hauek ere deskontzentrazioz:
- Plangintzen behin betiko onarpenaren tramitazioan edo beste hirigintza espediente batzuenean, tramitazioa bera geldiarazi eta epea eteteko eskumena, edukia osatu gabe edo tramiteren bat egin gabe egonez gero.
- Hirigintzako Entitate Laguntzaileen Erroldan inskripzioak egitekoa.
- Lur hiritarrezinean eraikitzeko baimenak ematekoa.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Lurralde Plangintzako Zerbitzuaren eginkizunak:
- Aldundiaren hirigintza irizpideak zehaztea.
- Aldundiaren hirigintza eskumenak kudeatzea, Aldundiaren izenean.
- Gipuzkoako Lurralde Eredua zehazten eta aplikatzen parte hartzea.
- Lurralde antolaketarako eta horri buruzko hausnarketarako mekanismoak bultzatzea, sustatzea eta horietan parte hartzea.
- «Gipuzkoa Hiria» liburu zuria prestatzea.
- «Gipuzkoa Hiria» Lurralde Eredua ezartzen joateko komeni diren proiektuak bultzatzea, garrantzi berezia emanez Pasaialdea berreskuratzeko proiektuari.
- Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura garatzea, prestatzea, eta, Aldundi osoarentzat, erakunde publiko eta pribatuentzat eta oro har hiritarrentzat, eskuragarri jartzea.
- Departamentuko beste zerbitzuekin batera lan egitea lurraldearen antolaketari zuzenean eragiten dioten departamentu politikak, bereziki hirigintzakoa, garraioetakoa eta lurrarena, zehazterakoan.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Ondare eta Arkitektura Zerbitzuaren eginkizunak:
- Aldundiaren egoitzei buruzko politika orokor bat zehaztea.
- Aldundiaren egoitza eta eraikinen politika kudeatzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea.
- Aldundiaren egoitza eta eraikinen politika kudeatzea, prozeduran ezarri bezala.
- Aldundiaren irisgarritasun politika zehaztea eta koordinatzea.
- Ondare politika zehaztea.
- Ondare politika ezartzea eragiketa hauetan: Eskuratze eta besterentzeetan; lagapen, esleipen eta zerbitzu publikorako atxikipenetan; eraikinen administrazioan; merkataritza sozietateak eratzean, eta haien kapital handitze eta txikitzeetan; eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak kudeatzean.
- Aldundiaren lur eta ondare politikak definitzen parte hartzea, Lurraren Sustapeneko, Lurraren Kudeaketako, eta Lurralde Plangintzako zerbitzuekin batera.
- Lurraren Sustapeneko, Lurraren Kudeaketako, eta Lurralde Plangintzako zerbitzuekin batera lan egitea, lurralde antolaketa eta sustapeneko hirigintza politiketan.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Lurraren Sustapen Zerbitzuaren eginkizunak:
- Hiri eta lurralde garapenera bideratutako lurraren sustapen politikak zehaztea.
- Lurraren sustapen politikak ezartzea, gaur egun «Urnieta Lantzen, S.A.» deritzan foru sozietate publikoaren bitartez.
- Foru Aldundiaren partaidetza duten eta jarduera ekonomikoetara bideratutako lurraren kudeaketan esku hartzen duten sozietateen berrantolaketa egitea, Diputatuen Kontsiluak onartutako jarraibideen arabera, eta Foru Aldundiko departamentuekin elkarlanean.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
LUR ETA GARRAIO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak eta eskumenak:
Lur eta Garraio zuzendari nagusiaren eginkizuna da Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko guztien egitekoak kontrolatu eta zuzentzea, Departamentuak zuzendaritza horri dagozkion gaietan dituen helburuak lortzearren; hau da, Garraioa antolatu eta sustatzea, eta Lurra antolatu eta sustatzea helburu izanik.
Departamentuko bi zuzendari nagusiei, beren eginkizunak betetzeko, foru dekretu honen 3.2 artikuluan deskontzentrazioz eman zaizkien ebazteko eskumenez gainera, ebazteko beste eskumen hauek izango ditu Lur eta Garraio zuzendari nagusiak, hauek ere deskontzentrazioz:
— DERRIGORREZKO DESJABETZE gaietan:
- Gordailuak egiteko eskumena eta lurrak hartu aurreko aktak sinatzekoa.
- Administrazioaren izenean lurrak hartzekoa. .
- Balio justuak finkatu eta ordaintzekoa, gehienez 60.101,21 eurokoak direnean.
- Derrigorrezko desjabetzearen legerian aurreikusita dauden beste jarduketa administratiboetan Administrazioaren ordezkari izatekoa.
— ERREPIDEKO GARRAIOAREN ANTOLATZE ETA DIZIPLINA gaietan:
a) Bidaiarien garraio publiko erregularraren gaietan:
- Zerbitzu erregularren baldintzak aldi baterako aldatzeko edo ezartzeko baimen edo aginduak emateko eskumena, erabilera orokorreko nahiz erabilera bereziko zerbitzuak izan.
- Erabilera orokorreko zerbitzuen baldintzak aldatzeko baimenak eta aginduak ematekoa, baldin emakidan funtsezkotzat jotzen diren klausuletan eraginik ez badute, eta baldintzak nabarmen aldatzen ez baditu.
- Prezio edo tarifen taulak kontrolatzekoa, indarrean dagoen araudia aplikatuz.
b) Bidaiarien eta salgaien lineaz kanpoko garraio publikoaren gaietan:
- Modalitatea gorabehera, zerbitzu mota hau emateko behar izaten diren baimen nagusi edo osagarriak ematekoa.
- Karga edo neurri bereziko garraioetarako baimenak ematekoa.
c) Arau-hauste gaietan:
- Lehorreko garraioa antolatzeko araudia ez betetzeagatik irekitako espedienteak eta jarritako administrazio zigorrei buruzkoak erabakitzekoa, edozein kopurutakoa izanda nahiz diruzkoa ez izanda ere.
d) Orokorrean:
- Garraio gaietako eskumen eta eginkizunekin lotuta dauden era guztietako tasak likidatzekoa.
- Fidantzak ordainaraztekoa eta itzultzekoa, hala dagokionean.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Garraio Zerbitzuaren eginkizunak:
Garraio Zerbitzuari dagokio garraioa antolatzea eta sustatzea, eta, xede horretarako, eginkizun hauek ditu:
- Foru Aldundiaren mendeko garraioak antolatzeko, ikuskatzeko eta zigortzeko
eskumenen barne kudeaketa eraginkortasunez eta eragingarritasunez egitea,
erabiltzaileen zerbitzuan.
- Lurraldeko garraio politika zehaztea eta ezartzea.
- Bidaiarien zerbitzu publikoa sustatzea eta hobetzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Lurraren Kudeaketa Zerbitzuaren eginkizunak:
- Lurralde Plangintzako Zerbitzuarekin, Lurraren Sustapenekoarekin, eta Ondare eta Arkitekturakoarekin batera, Aldundiaren lur politika diseinatzea eta Diputatuen Kontseiluak erabaki bezala ezartzea.
- Lurren desjabetzearekin lotura duten politikak kudeatzea, bai bere ekimenekoak, bai Aldundiko beste departamentu batzuen konturakoak, eta, halaber, Aldundiaren lurrak mugatzeko, mugarriak jartzeko eta Erregistroan idazteko eginkizunez arduratzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
IDAZKARITZA TEKNIKOA:
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren mendean egongo da hierarkikoki eta zuzendarienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.
Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek ditu Idazkaritzak:
- Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin eta unitateekin koordinatzea eta, halaber, Departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea eta garatzea.
- Erabakiak hartu behar dituzten organoetara tramitatuko diren egintza eta ebazpen guztien legezkotasuna kontrolatzea, bai eta administrazio publikoen kontratuen legeriaren mendeko espedienteena ere.
- Departamentuaren eskumen diren xedapen arau emaileen azterketa, prestaketa eta jarraipena gidatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.
- Departamentuaren eskumeneko gaietan, foru diputatuak edo zuzendari nagusiek emandako norabideei jarraituz prestatzea xedapen orokorren proiektuak eta beste administrazio publikoekin eta erakunde publiko nahiz pribatuekin egingo diren lankidetza hitzarmen eta protokoloak.
- Foru diputatuari eta Departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak ematea eta kontsultei erantzutea.
- Departamentuko Erregistro Orokorraz, Artxiboaz eta Fede Publikoaz arduratzea.
- Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektua egitea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.
- Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatea kontrolatzea.
- Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuaren laguntzarekin, pertsonen eta prozeduren kudeaketa antolatu, hobetu eta arrazionalizatzeko lana koordinatu eta bultzatzea, bereziki prestakuntza, giza baliabideen planak, kalitate planak, prebentzioa eta lan segurtasuna, departamentu horrek bereak dituen eskumenak errespetatuta.
- Bere lan esparruan, berari esleitzen edo eskuorde gisa ematen zaizkion gainerako eginkizunak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).