Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka

Hizkuntzak

Garapen iraunkorrerako departamentuaren egitura organikoa eta funtzionala

2004ko irailaren 28ko 83/2004 FORU DEKRETUA, Garapen Iraunkorrerako Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.


DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.

Garapen Iraunkorrerako Departamentuari eginkizun eta jarduera esparru hauek dagozkio:

  1. Baliabide hidraulikoak ustiatu eta ur emariak kontrolatzea.
  2. Lurraldeko ur hornidurako eta saneamenduko plan orokorra.
  3. Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Orokorra eta Ingurumeneko Eraginaren Azterketak.
  4. Sailkatutako jarduerak, garapen iraunkorra, mugikortasun iraunkorra eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana.
  5. Araudi aplikagarrian esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

OBRA HIDAULIKOETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak:

Zuzendari nagusiaren buruzagitza eta erantzukizunaren pean, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiak ondorengo eginkizunak izango ditu::

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Plangintza, Proiektu eta Mantenimendu Zerbitzuaren eginkizunak:

Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, Plangintza, Proiektu eta Mantenimendu Zerbitzuak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  1. Obra hidraulikoen plangintza egitea eta hiri antolaketako planekin koordinatzea.
  2. Lurraldeko ur hornidura eta saneamenduko azpiegiturak egin eta hobetzeko eta ubideen defentsa nahiz Gipuzkoako ibaien funtzionamenduarekin zerikusia duten era guztietako obra publikoetarako aldez aurreko azterlanak, aurreproiektuak eta proiektuak idaztea.
  3. Urtegiak, hornidura sareak, tratalekuak, aforalekuak, saneamenduak eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren bestelako eraikuntza lanen zuzendaritza eta kontrolean laguntzea.
  4. Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiaren ardurapeko instalazioak eta obrak artatu, ustiatu eta kudeatzea, horien kudeaketa optimizatuz.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Eraikuntza Zerbitzuaren eginkizunak:

Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, Eraikuntza Zerbitzuak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  1. Lurraldeko ur hornidura eta saneamenduko azpiegiturak egin eta hobetzeko eta ubideen defentsa nahiz Gipuzkoako ibaien funtzionamenduarekin zerikusia duten era guztietako obra publikoetarako aldez aurreko azterlanak, aurreproiektuak eta proiektuak idazten laguntzea.
  2. Urtegiak, hornidura sareak, tratalekuak, aforalekuak, saneamenduak eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren bestelako eraikuntza lanak zuzendu eta kontrolatzea.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Geotekniako eta Ur Baliabideetako Unitatearen eginkizunak:

Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusiaren ardura zuzenaren menpean, Geotekniako eta Ur Baliabideetako Unitateak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko baliabide eta behar hidraulikoak planifikatu, kontrolatu eta ebaluatzea.
  2. Azterketa geoteknikoak eta hidrogeologikoak zuzendu eta kontrolatzea, Zuzendaritzaren obra eta proiektuen jarraipen teknikoa eginez.
  3. Ibaietako aforalekuak kontrolatzea eta jasotako datuak ustiatzea.
  4. Urtegien kudeaketan aholkularitza hidrologikoa eskaintzea.
  5. Udalerriei aholkularitza teknikoa eskaintzea Unitatearen lan esparruko gaietan.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Uraren Kontrol eta Kalitate Unitatearen eginkizunak.

Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusiaren ardura zuzenaren menpean, Uraren Kontrol eta Kalitate Unitateak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  1. Uraren kalitate kontrolak egin eta koordinatzea.
  2. Zuzendaritza Nagusiari bere eskumeneko azterlan eta proiektuetan aholkularitza ematea, dagozkion txosten teknikoak eginez.
  3. Obra hidraulikoen plangintzan laguntzea, lanen jarraipena eginez.
  4. Ibai, zabortegi eta bestelako kutsadura guneetara egiten diren isurketa industrialen kontrola kudeatzea.
  5. Hornidura eta saneamendu sistemen ustiapena kontrolatzea, dagozkion txostenak eginez.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak:

Zuzendari nagusiaren buruzagitza eta erantzukizunaren pean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ondorengo eginkizunak izango ditu:

Eginkizun horiek betetzeko, deskontzentrazioaren bidez foru dekretu honek 3.2 artikuluan bi zuzendari nagusiei eman dizkien ebazteko eskumenez gain, Ingurumeneko zuzendari nagusiak beste gai hauei buruz ebazteko eskumenak ere izango ditu, horiek ere deskontzentrazio bidez emanak:

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Ingurumen Zerbitzuaren eginkizunak:

Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, Ingurumen Zerbitzuak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  1. Hiri hondakin solidoen eta horiekin parekagarriak direnen tratamendu osoa ziurtatzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan, dagokion plangintza estrategikoa eginez, udalen jarduerak koordinatuz eta hondakinen kudeaketarako udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatuz, hori guztia Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrak aitortzen dizkion eskumenen barruan.
  2. Proiektu publiko edo pribatuetan eta 183/2003 Dekretuan zehaztutako plan eta programetan ingurumenaren gaineko eraginaren banakako eta baterako azterketak egin eta ingurumeneko eraginaren aitorpen proposamenak egiteko prozedurak tramitatzea, horiek egin edo baimentzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena denean.
  3. Etxeguneetako lur hiritarrean jartzekoak diren edo horrelakoetan jartzekoak ez izan arren izaeraz horrelakoak diren jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak kalifikatu eta, behar denean, neurri zuzentzaileak ezarri, jarduerak ikuskatu eta zigorrak jartzea, udalei aholkularitza teknikoa eskainiz sailkatutako jardueren espedienteak tramitatzerakoan (baita jarduera baimena behar ez dutenen kasuan ere).
  4. Gipuzkoarako Garapen Iraunkorreko Estrategia sustatzea, Gipuzkoako Foru Aldundian iraunkortasuna bultzatzeko programa ezartzea eta tokiko iraunkortasuna indartzea Tokiko Agenda 21, Udaltaldeak, Udalsarea 21 eta bestelako bitarteko eta prozesuen bidez.
  5. Lurralde osorako mugikortasun iraunkorra sustatzea, Gipuzkoako bizikleta bideen sareari buruzko plana kudeatzea eta ezartzea.
  6. Ingurune fisikoa aztertu, ingurumen baliabideak babestu eta ingurumenari dagokionez hondatutako eremuak leheneratzea, horretarako lurzoruan, uretan, airean eta inguru biotikoan dauden ingurumeneko eraginak gutxitu eta zuzentzeko ekintzak gauzatuz eta, lurralde eredu, azpiegitura, ekipamendu, jarduera, prozesu eta bestelako plan eta proiektuei buruzko iraunkortasuneko azterketak eta hautabideen balorazioak eginez.
  7. Zerbitzuak bultzatutako ingurumeneko gaiei buruzko informazioa, zabalkundea eta heziketa eskaintzea. Herritarren parte hartzea lortzeko estrategia eta prozesu eraginkorrak, bultzatu, aztertu eta garatzea.
  8. Arlo honetan eskumena duten erakundeek eskuordetzan emandako gainerako eginkizunak betetzea.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

IDAZKARITZA TEKNIKOA:

Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean egongo da hierarkikoki eta zuzendarienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.

Zehazki, Departamentuaren eskumenen esparruan, honako eginkizunak izango ditu:

  1. Dagokien organoek aurrera eramaten dituzten egintzak eta emandako ebazpenak legez kontrolatzea, baita Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen menpeko espedienteak ere.
  2. Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin eta unitateekin koordinatzea eta, halaber, Departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea eta garatzea.
  3. Departamentuaren eskumenekoak diren arauzko xedapenen azterketa, elaborazioa eta jarraipena zuzendu, bultzatu eta gainbegiratzea.
  4. Departamentuaren eskumeneko gaietan eta foru diputatuaren eta zuzendari nagusien jarraibideei men eginez, xedapen orokorreko proiektuak eta beste administrazio publiko batzuekin nahiz erakunde publiko edo pribatuekin lankidetza hitzarmenak eta/edo protokoloak prestatzea.
  5. Foru diputatuari eta Departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak ematea eta kontsultak erantzutea.
  6. Departamentuko Erregistro Orokorra, Agiritegia eta Fede Publikoa.
  7. Departamentuaren aurrekontuetako aurreproiektua egitea, zuzendaritzak eta zerbitzuak koordinatuta.
  8. Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatez kontrolatzea.
  9. Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuaren laguntzarekin, pertsonen eta prozeduren kudeaketa antolatu, hobetu eta razionalizatzeko koordinazioa eta bultzada ematea: Prestakuntza, giza baliabideen planak, kalitate planak, prebentzioa, laneko osasuna, produktibitatea; beti ere, aipatu departamentuaren eskumenak eragotzi gabe.
  10. Bere lan esparruan, egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerako eginkizunak.

Departamentuaren egitura organikora itzuli


1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).

Informazio legala

Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura