Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka

Hizkuntzak

Berrikuntza eta jakintzaren gizarterako departamentuaren egitura organikoa eta funtzionala

2004 uztailaren 27ko 73/04 Foru Dekretua, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.


DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.

Giza Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak ondoren aipatzen diren eginkizunak eta eskumenak izango ditu, hain zuzen ere 2003ko ekainaren 30eko 33/03 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak erabakitzeko eta haien eginkizunak eta jarduera esparruak finkatzekoak, 6. artikuluan ezarriak:

  1. Jakintzaren gizartea.
  2. Berrikuntza.
  3. Ekonomia sustatu eta garatzea.
  4. Ekonomiako ikerketa, estatistika eta metodoak. Ekonomiaren egoera eta aurreikuspena.
  5. e-Gipuzkoa eta Informazioaren Gizartearen aurrekontu berezia.
  6. Turismoa.
  7. Araudi aplikagarrian esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

BERRIKUNTZAREN ETA JAKINTZAREN SUSTAPEN ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak eta jardun esparruak:

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Berrikuntza eta Internazionalizazio Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. Gipuzkoako ekonomia Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetara nazioarteratu dadin sustatzea.
  2. Berrikuntza teknologikoa bultzatzeko azpiegiturak sendotzeko eta garatzeko jarduketak planifikatu, bultzatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  3. I+G+B alorreko eta ikerketa estrategikoko proiektuen alorreko jarduketak planifikatu, bultzatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Departamentuaren I+G+B+ Plana bultzatzea eta jarraipena egitea.
  5. Produktu aurreratu eta berritzaileak garatzearekin zerikusia duten jarduketak bultzatzea, haiek plazaratzeak Gipuzkoako enpresak nazioarteko merkatura zabaltzen lagundu dezakeenean.
  6. Misio komertzial eta estrategikoak egitea.
  7. Egoera eta joera ekonomikoen analisi estatistikoak eta jarraipenekoak egitea eta horiek politika ekonomiko orokorrean eragin ditzaketen aldaketak ebaluatzea.
  8. Teknologikoak eta zientifikoak garatzeko jarduketak planifikatu, bultzatu eta koordinatzea.
  9. Parke teknologikoak eta zientifikoak garatzeko jarduketak planifikatu, bultzatu eta koordinatzea.
  10. Berrikuntzarako eta Gizartearen Jakintzarako Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako instituzioekin egiten diren erakunde arteko planak prestatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea bere jardun esparruaren barruan.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

Jakintzaren eta Enpresa Jardueraren Sustapen Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. Beste instituzio batzuekin koordinatuta, Gipuzkoako hezkuntza eskaintza Informazio eta Komunikazio Teknologietara (IKT) eta jakintzaren gizartera egokitzeko politika aktiboak garatzea.
  2. Gipuzkoako herritarrak jakintzaren gizartean gaitzeko politika aktiboak garatzea.
  3. Jakintzaren zabalkunde sozialerako jarduketak garatzea.
  4. Beste instituzio batzuekin koordinatuta, bizitza osoko ikaskuntzaren kontzeptua lantzeko politikak garatzea.
  5. Enpresak antolatu eta kudeatzeko era berriak sustatzea, pertsonen parte hartzea oinarri hartuta.
  6. I+G-ra geroago eta gazte gehiago eta geroago eta hobeto sartzen laguntzea.
  7. Beste instituzio batzuekin koordinatuta, jakintzaren gizartean irakasleek Informazio eta Komunikazio Teknologien bitartez bete behar duten eginkizun berria bultzatzeko politikak gauzatzea eta enpresa ekimena, parte hartzea, pertsona ikuspegia eta ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzea.
  8. Beste instituzio batzuekin koordinatuta, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean pretakuntzarako gaitasuna garatzen laguntzea, beste herrialde batzuetan egonaldiak egin daitezen bultzatuz.
  9. Eskulangintzaren sektorea sustetzeko politikak garatzea.
  10. Negoziorako zoru-aretoen sorrera sustatzeko politika bat bultzatzea, enpresak finkatzeko eta erakartzeko.
  11. Enpresa ekimenaren kontzeptua gizartean hedatzea eta enpresetan belaunaldien ordezpena errazteko formulak eragitea.
  12. Beste instituzio batzuekin koordinatuta, enpresa proiektu berriak sustatzeko politikak bultzatzea.
  13. Pertsonarenganako ikuspegian oinarritutako kudeaketa politikak sustatzea instituzioetan, antolakundeetan eta enpresetan.
  14. Berrikuntzarako eta Gizartearen Jakintzarako Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako instituzioekin egiten diren erakunde arteko planak pretatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea bere jardun esparruaren barruan.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

INFORMAZIO GIZARTEAREN ETA SISTEMEN ZUZENDARITZA NAGUSIAren jardun esparruak:


Departamentuaren egitura organikora itzuli

Informazio eta Komuniokazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzuaren eginkizunak:

  1. e-Gipuzkoa Planetik eratorritako jarduketak kudeatzea.
  2. Enpresen jardueretan informazio eta komunikazio teknologiak jartzeko eta erabiltzeko laguntza diseinatzea eta kudeatzea.
  3. Foru departamentuekin, udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, zerbitzu publikoak Sarean sustatzea.
  4. "Gipuzkoa.net" domeinua Gipuzkoaren erreferentzia instituzionaleko web atari gisa bizkortzea eta sustatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Komunikazioa eta Prospekzio Zuzendaritza Nagusiarekin alkarlanean.
  5. IZFE, S.A.-Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteari begira, behar diren inbertsioak bultzatzea, elkartearen zuzendaritza organoen ahalmenak eragotzi gabe, elkarteak sistema tekniko orokorrak jarri, garatu eta mantendu ditzan eta, hartara, datuak bildu, tratatu eta biltegiratzeko sistema egokiak eduki ditzan eta datuak transmititzeko, egiaztatzeko, ordaintzeko nahiz babesteko bitarteko baliagarriak erabil ditzan bermatzeko. Informazioa ostatatzeko sistemak jartzea eta behar diren inbertsioak egitea, bere zerbitzuen gaitasun operatiboa mantentzeko eta hobetzeko, hain zuzen ere bai foru administrazioan bai toki administrazioan handitzen ari den zerbitzu telematikoen eskakizunari erantzuteko.
  6. Garapen turistikoarekin eta e-turismoarekin zerikusia duten politikak kudeatzea.
  7. Berrikuntzarako eta Gizartearen Jakintzarako Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako instituzioekin egiten diren erakunde arteko planak prestatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea bere jardun esparruaren barruan.

Departamentuaren egitura organikora itzuli

IDAZKARITZA TEKNIKOA:

Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean egongo da hierarkikoki eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.

Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek izango ditu Idazkaritzak:

  1. Erabakiak hartu behar dituzten organoetara tramitatzen diren egintza eta ebazpen guztien legezkotasuna kontrolatzea, bai eta administrazio publikoen kontratuen legeriaren mendeko espedienteena ere.
  2. Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatez kontrolatzea, aurrekontua gauzatzeko eraren jarraipena egitea eta aurrekontu aldaketak tramitatzea, Departamentuko zerbitzu eta organo guztiei aldiro-aldiro eta garaiz horren denaren berri emanez.
  3. Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektua egiteko lanak koordinatzea.
  4. Departamentuaren Kudeaketa Plana egiteko lanak koordinatzea.
  5. Departamentuaren eskumeneko arau-xedapenak, hitzarmenak, lankidetza protokoloak edo txostenak aztertzeko, egiteko eta jarraitzeko aholkulartiza tekniko-juridikoa ematea eta horiek argitaratzeko kudeaketak egitea.
  6. Zuzendaritza nagusiekin koordinatuta, Departamentuaren arau-egutegia egitea.
  7. Zuzendaritza nagusiekin batera, Departamentuaren urteko oroitidazkia egitea.
  8. Kontuen Epaitegiarekin behar diren harremanak edukitzea.
  9. Foru diputatuari eta Departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak ematea eta kontsultei erantzutea.
  10. Departamentuko Erregistro Orokorraz, artxiboaz eta fede publikoaz arduratzea.
  11. Departamentuaren zerbitzu gidak eta katalogoak berritzea eta eguneratzea.
  12. Herritarren laguntza eta atentzio zerbitzuak kudeatzea, Departamentuaren jardun esparruaren barruan.

Departamentuaren egitura organikora itzuli


1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).

Informazio legala

Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura