2004ko uztailaren 20ko 70/2004 FORU DEKRETUA, Diputatu Nagusiaren Kabinetearen eta haren mendeko zuzendaritza nagusien egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
DEPARTAMENTUAREN EGINKIZUNAK ETA ESKUMENAK.
Diputatu Nagusiaren alorrak, Diputatu Nagusiaren Kabinetea eta Komunikazio eta Prospekzio Zuzendaritza Nagusia eta Kultura Zuzendaritza Nagusia bitarteko dituela, bete eta gauzatuko ditu 2003ko ekainaren 33/03 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak erabakitzekoak eta haien eginkizunak eta jarduera esparruak finkatzekoak, 4. artikuluan ezarritako eginkizunak eta eskumenak.
Era berean, 2003ko uztailaren 29ko 85/03 Foru Dekretuko 1.4 artikuluan xedatu bezala, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea erakundeekiko harremanak diputatu nagusiak hartzen ditu bere gain, bere Kabinetearen eta aipatutako zuzendaritza nagusien laguntzarekin.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KABINETEKO BURUZAGITZAren eginkizunak:
Diputatu Nagusiaren Kabineteko Buruzagitza, diputatu nagusiari gobernu lanean, erakundearen goreneko ordezkaritzan, gidaritzan eta Lurraldearen interes orokorrak bultzatzen zuzenean laguntzen dion organoa da.
Diputatu nagusiaren goi gidaritzapean, Kabineteko beste unitate guztien zuzendaritzaz eta koordinazioaz arduratzen da. Bereziki, zuzenean buruaren mende, honako eginkizunak izango ditu bere gain: Diputatu Nagusiaren Idazkaritza, Kabinete buruaren Idazkaritza, eta Kabineteko Idazkaritza Nagusia.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Kabineteko Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak:
Kabineteko Idazkaritza Nagusia Kabineteko Buruzagitzari laguntzeko unitatea da eta gisa horretan Kabineteko Laguntza eta Koordinazio Organoak betetzen dituen eginkizunak koordinatuko ditu.
Horrez gain, honako eginkizunak izango ditu Kabineteko Idazkaritza Nagusiak:
- Diputatu nagusiaren eginkizunak betetzeko, nola Diputatuen Kontseiluan aztertuko diren gaiei dagokienean, hala Batzar Nagusiekiko harremanei dagokienean, eta orobat diputatu nagusiaren gizarte eta erakunde harremanen esparruan, behar izango den informazio politiko eta tekniko guztia biltzea eta lantzea.
- Departamentu guztien ekintza planei eta jarduerei buruz informatuta egoteko prozedurak sortzea eta lanean edukitzea, diputatu nagusiak bere gobernu eginkizuna errazago koordina dezan.
— KABINETEKO LAGUNTZA ETA KOORDINAZIO ORGANOA —
Kabineteko Idazkaritza Nagusiaren baitan eta idazkari nagusiaren mendean dago, eta Diputatu Nagusiaren Kabineteari laguntza teknikoa emateko eta kudeaketa egiteko dauden baliabideen ardura dauka.
Eginkizun hauek ditu, bereziki:
- Kabineteko Idazkaritza Nagusiaren baitan eta idazkari nagusiaren mendean dago, Diputatu Nagusiaren Kabineteari laguntza teknikoa emateko eta kudealeta egiteko dauden baliabideen ardura dauka.
- Aparteko ekintza eta proiektuetan laguntza teknikoa ematea.
- Gipuzkoa Europan hobeto eta gehiago txertatzea helburu dela, Aldundiko departamentuen politikak eta dinamikak Europar Batasuneko estrategietara egokitzea bultzatzeko laguntza teknikoa ematea.
- Aldundiko departamentuak koordinatzea, Aldundiaren urteroko memoria egiteko.
- Kabinetea ordezkatzea diputatu nagusiaren gidaritzapean egiten diren eta departamentuei eragiten dieten zeharreko proiektu eta politika horizontaletan.
- Diputatu nagusiak parte hartuko duen ekitaldi ofizialak behar bezala antolatu eta egingo direla bermatzea, eta Aldundiko Gobernuko beste kide batzuk parte hartzen dutenetan koordinazioaz arduratzea.
- Diputatu nagusiari eta foru diputatuei dagokienez protokolo arauak aplikatzea.
- Diputatu nagusiaren harreman publikoen esparruan behar diren ekintzak egitea.
- Aldundiaren kanpo ekintza koordinatua eta bateratua izango dela ziurtatzeko behar diren informazio eta lankidetza bideak sustatzea.
- Kabineteko jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatea kontrolatzea, Kabineteko eta diputatu nagusiaren mendeko zuzendaritza nagusietako Bulego Teknikoarekin batera.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KOMUNIKAZIO ETA PROSPEKZIO ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak:
— ORO HAR:
- Diputatu nagusiak ezarritako herri politikak gauzatzea eta kudeaketa helburuak betetzea.
- Kalitate politikak aurrera eramaten, prozedurak hobetzen, giza baliabideak garatzen eta herritarrekiko harremanak hobetzen saiatzea.
- Zuzendaritzako zerbitzu eta unitateen jarduna programatu, koordinatu eta kontrolatzea eta, halaber, haien helburuak eta kudeaketa planak onartzea.
- Eskuordetzan utzi zaizkien eginkizunak betetzea.
— BEREZIKI:
- Komunikazio eta Prospekzio Zuzendaritza Nagusiko unitate eta zerbitzuak ordezkatu, zuzendu eta koordinatzea.
- Komunikazioaren eta prospektibaren alorretan, diputatu nagusiak ezarritako politikak gauzatu eta helburu estrategikoak eta kudeaketakoak betetzea.
- Aldundiak gipuzkoarren artean presentzia aktiboa eta hurbilekoa izatea helburu dela, komunikazio politikaren ildoak ezartzea.
- Aldundiaren eta departamentuen ekintzen zabalkunderako komunikazio ildoak lantzeko eta garatzeko lanak zuzendu eta koordinatzea.
- Diputatu nagusiaren komunikazioa hobetzeko estrategiaren plana egin, bete eta ebaluatzea.
- Komunikabideetako arduradunekiko harremanez arduratzea.
- Aldundiaren eta departamentuaren aldetik Interneti eta web orriei dagokienez egingo den komunikazio politikaren ildoak finkatzea departamentu inplikatuekin batera.
- Aldundiaren eta departamentuen publizitate estrategiari buruzko ildoak ezartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi korporatiboa aztertu, ebaluatu eta, behar izanez gero, berritzea sustatu.
- Gipuzkoa.net home page atari instituzionala gidatu eta koordinatzea Departamentu inplikatuekin elkarlanean.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte prospekzioko plana Kabineteko Buruzagitzarekin batera egin eta gauzatzea.
- Diputatu nagusiaren gizarte eta erakunde harremanen politika diseinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, Kabineteko Buruzagitzak gidatuta eta harekin elkarlanean.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Komunikazio eta Prospekzio Idazkaritzaren eginkizunak:
Komunikazio eta Prospekzio Zuzendaritza Nagusiaren baitan eta zuzendari nagusiaren mendean dago, eta eginkizun hauek ditu:
- Komunikazio Zuzendaritzak ezarritako komunikazio eta informazio politikak gauzatu eta aurrera eramatea.
- Komunikabideen informazio eskaerari erantzutea, Foru Aldundiaren eta departamentuen kudeaketari zabalkunde egokia emateko eta horren bitartez herritarrak hobeto informatzeko.
- Diputatuen Kontseiluaren asteroko prentsaurrekoak antolatzea eta gainbegiratzea.
- Aldundiaren eta departamentuen komunikazio ekintzak antolatzea eta gainbegiratzea.
- Prentsarako txostenak, informazio oharrak eta antzekoak egitea.
- Aldundiaren prentsa bulegoaren web orria artatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuekin elkarlaean Gipuzkoa.net atarirako eduki komunikatiboak prestatzea.
- Eguneroko prentsa laburpena egitea eta idatzizko komunikabideetan agertutako informazioa oinarritzat duen datu banku bat etengabe eguneratzea.
- Aldundia eta departamentuak prentsan zenbat eta nola agertzen diren ebaluatzen duten txostenak egitea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak:
— ORO HAR:
- Diputatu nagusiak ezarritako herri politikak gauzatzea eta kudeaketa helburuak betetzea.
- Kalitate politikak aurrera eramaten, prozedurak hobetzen, giza baliabideak garatzen eta herritarrekiko harremanak hobetzen saiatzea.
- Zuzendaritzako zerbitzu eta unitateen jarduna programatu, koordinatu eta kontrolatzea eta, halaber, haien helburuak eta kudeaketa planak onartzea.
- Eskuordetzan utzi zaizkien eginkizunak betetzea.
— BEREZIKI:
- Zuzendaritzako zerbitzu eta unitateak ordezkatzea, goi zuzendaritza proposatzea eta koordinatzea.
- Diputatu nagusiak ezarritako politikak aurrera eramatea eta kudeaketa helburuak betetzea.
- Zuzendaritzako zerbitzu eta unitateen lana bultzatu, kontrolatu eta koordinatzea, haien kudeaketa planak eta helburuak aurrez onartuta.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuaren eginkizunak:
Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, eginkizun hauek beteko ditu Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuak:
- Kulturaren egungo erronkei buruzko hausnarketa eta eztabaida programak sorrarazi eta bultzatzea, Koldo Mitxelena Kulturunearen azpiegiturak eskaintzen duen aukera baliatuz.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Liburutegia, han dauden fondo bibliografiakoak eta lehendik dauden eta etorkizunean sor daitezkeen bildumak, bakoitza bere euskarrian, antolatu, kudeatu eta bultzatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko gainerako liburutegi espezializatuekin eta Lurraldeko gainerako liburutegiekin koordinaturik.
- Elkarteak kultura garatzeko bitarteko gisa bultzatu eta sustatzea, baita kultur izaerako erakunde eta entitateen ekimenak ere, jardunaldiak, ekitaldiak eta bestelako ekintzak antolatzen lagunduz.
- Gipuzkoan gauzatzen diren arte plastiko, dantza, antzerki, musika, ikus-entzunezko adierazpen, tradiziozko kultura, eta liburuaren eta gainerako euskarri bibliografikoen hedapenarekin zerikusia duten jarduerak sustatu, zabaldu eta laguntzea.
- Gaur egungo arte plastikoko eta ikus-entzunezko lanak zabaltzea erakusketen bidez, gipuzkoarrei arte mota horietara hurbiltzeko aukera emanez.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko kultur ekipamenduari buruzko gaiak sustatzea eta aholku ematea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuaren eginkizunak:
Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, eginkizun hauek beteko ditu Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuak:
- Euskal Herriaren kultur ondarea defendatu, babestu, zabaldu eta sustatzea, Euskal Kultur Ondarearen Legeak eta hori garatzen duten xedapen arautzaileek adierazitako moduan kultur ondarearen osotasuna zainduz.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren titularitateko artxibo historikoak eta museoak zaindu, bultzatu eta zabaltzea.
- Gipuzkoako kultur ondasunak berritu eta birgaitzeko programak prestatu eta gauzatzea eta aztarnategi arkeologikoetan hondeaketa lanak egitea eta iraunaraztea.
- Ondare historiko, etnografiko, arkeologiko eta dokumentala sustatu eta haren zaharberrikuntza, ikerketa, ezagupena eta hedapena bultzatzea, artxibo interesgarriak bultzatzea, museo eta artxibo berrien sorkuntza sustatzea eta egun daudenetan ikerketa landu dadin bultzatzea.
- Euskal kultur ondarea artatu, zaindu, zaharberritu eta birgaitzeko lanak eta esku hartzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egin daitezen sustatzea, lanok ikuskatzea eta horiei buruzko aholkularitza eskaintzea.
- Ondare historiko-artistiko higiezina birgaitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren monumentu ondarea osatzen duten eraikin publikoak erosterakoan, besterentzerakoan eta artatu, zaindu eta birgaitze lanetan aholkua, babesa eta laguntza teknikoa eskaintzea.
- Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekin batera artxibo administratiboak antolatzeko jarraibideak eta egiturak prestatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo sistema ezartze aldera.
- Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekin batera, gorde beharreko dokumentazioa aukeratzen, dokumentu tipologia bateratzen eta dokumentazio administratiboetako informazioa orraztu, eskualdatu eta komunikatzeko prozedurak diseinatzen parte hartzea.
- Dokumentazioa Ebaluatu eta Hautatzeko Foru Batzordean parte hartzea.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
Artelekuren eginkizunak:
Artelekuren eginkizunak honako hauek izango dira:
- Artearen alderdi teoriko eta praktikoaren garapena bultzatu eta laguntzea.
- Artearen munduarekin zerikusia duten pertsonei, beren berezitasuna edozein delarik ere, Artelekura gerturatzeko aukera ematea, Gipuzkoako kultur munduan garapen dinamikoa eta sormenekoa eraginez.
- Artea sortzeko bitartekoak, lekuak eta moduak arrazionalizatzea.
- Prestakuntzako jarduerak egitea, ikastaro monografikoak, mintegiak, hitzaldiak, eta interesgarri izan daitekeen beste edozein jarduera antolatuz.
- Arteleku nazio eta nazioarteko sormenaren zentro interesgarri bihurtzea, arte munduko profesionalen arteko eta antzeko helburuak dituzten beste zentro eta erakundeen arteko komunikazioak eta elkartrukeak sustatuz.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
KABINETEKO ETA DIPUTATU NAGUSIAREN MENDEKO ZUZENDARITZA NAGUSIETAKO BULEGO TEKNIKOAren eginkizunak:
Kabineteko eta diputatu nagusiaren mendeko zuzendaritza nagusietako Bulego Teknikoak, hierarkiaz diputatu nagusiaren mende eta eginkizunetan kabineteburuaren eta zuzendari nagusien mende dagoela, 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu.
Bereziki, diputatu nagusiaren alorreko eskumenen esparruan, honako eginkizunak izango ditu:
- Diputatu nagusiaren alorreko sistema informatikoa zerbitzuekin eta unitateekin koordinatzea eta, halaber, alor osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea eta garatzea.
- Erabakiak hartu behar dituzten organoetara tramitatzen diren egintza eta ebazpen guztien legezkotasuna kontrolatzea eta orobat Herri Administrazioen Kontratuen Legea bete behar duten espedienteena.
- Diputatu nagusiaren alorreko eskumenekoak diren arauzko xedapenak aztertu, prestatu eta jarraipena egiteko zuzendaritza, sustapen eta gainbegiratze lana egitea.
- Diputatu nagusiaren alorreko eskumeneko gaietan eta kabineteburuaren edo zuzendari nagusien agindupean, xedapen orokorreko proiektuak, eta beste herri administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatu batzuekin hitzarmenak eta/edo lankidetza protokoloak prestatzea.
- Kabineteko Buruzagitzari eta diputatu nagusiaren alorreko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak ematea eta kontsultak erantzutea.
- Diputatu Nagusiaren Kabineteko eta zuzendaritza nagusietako erregistro orokorra, artxiboa eta fede publikoa.
- Diputatu nagusiaren alorreko aurrekontuen aurreproiektua egitea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.
- Diputatu nagusiaren alorreko jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatea kontrolatzea, Laguntza eta Koordinazio Organoarekin batera.
- Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekin batera, pertsona eta prozeduren kudeaketaren antolakuntza, hobekuntza eta arrazionalizazioa koordinatu eta sustatzea: Prestakuntza, giza baliabideetako planak, kalitate planak, laneko prebentzio eta osasuna, produktibitatea, aipatu departamentuarenak diren eskumenak eragotzi gabe.
- Bere jarduera esparruan, egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerako eginkizunak.
Departamentuaren egitura organikora itzuli
1. oharra: 3/1984 Foru Araua indargabetua dago. Foru Arau horren 34. artikuluaren ordezkoa 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoaren. 64.3 artikulua da (137 zk. GAO, 2005eko uztailaren 20koa).