1. Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuko foru diputatua Diputatuen Kontseiluko idazkari izango da, eta departamentuari dagozkio jarduera esparru eta eginkizun hauek:
a) Diputatuen Kontseiluko Idazkaritza.2. Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuari atxikitzen zaizkio Gipuzkoako Foru eta Udal Administrazioetako Funtzionarioen Osasun Laguntza Zerbitzua (OLAZ).
3. Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuak izango du Lege Aholkularitzako Batzordeak bere lana egin ahal izateko bitarteko materialak nahiz langileak hornitzeko ardura.