2005eko uztailaren 12ko 6/05 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antola-ketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoak, eta gainerako xedapenek ematen dizkioten eskumenak gauzatzeko, diputatu nagusia Kabinete baten laguntza izango du.
Diputatu Nagusiaren Kabineteak pertsona bat izendatuko du Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusiarekin koordinazio lanak egiteko.
Horrez gain, diputatu nagusiaren alorrak behar bezainbateko bitartekoak izango ditu, langiletan nahiz bitarteko materialetan, foru gobernuaren buruzagi den heinean, politika nahiz helburu orokorren zuzendaritza, koordinazio eta finkatze lanak zentzuzko eran egiteko aukera izan dezan.
Halaber, lehen diputatu nagusiordetza indartuko da, prospekzio eta adierazleen neurketa lanak egin ditzan, baita Gipuzkoa 2020 Planaren jarraipena egin dezan ere, eginkizun horiek esleitzen baitzaizkio lehen diputatu nagusiordeari.