Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuak Foru Aldundiko departamentuek herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak modernizatzeko eta hobetzeko ekintzak abian jar ditzaten bultzatuko du, zerbitzu hurbil, iristen errazak eta eraginkorrak izateko abiapuntu modura. Departamentua da Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala argitaratzen duena, eta funtzio publikoaz, departamentu askotako zerbitzuez, kalitate sistema ezartzeaz, aholkularitza eta defentsa juridikoaz eta beren herritarrekin dituzten harremanetan herrialdeko udalei aholkua ematez arduratzen dena. Beste arlo batean, babes zibila, prebentzioa eta suhiltzaile zerbitzua ere bere ardurapean daude. Eta, azkenik, departamentuko titularra Diputatuen Kontseiluko idazkaria da.
Ondoko web orriak aurkituko dituzu: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, Foru Legeriaren datu-basea, Administrazioaren lan-eskaintza, Olaz, eta Gipuzkoako Udal Erakundeen Katalogoa eta Argitarapen Zerbitzua.