Aurkibidea
Sektore publikoaren jarduerei buruzko informazioak funtsezko eginkizuna betetzen du, herritarrek eta eragile sozial nahiz ekonomikoek gauzak behar bezala jakinda erabaki ditzaten eta, hartara, beren eskubide eta askatasunak erabili ahal izango dituztela bermatzearren.
Herritarrentzako informazio sistema baliagarria izan dadin beharrekoa da eskaintza informatiboa komunikazio plataforma desberdinak izaten ari diren garapenera egokitzea. Hori dela eta, komunikaziorako kanal anitzeko sistema bat garatu behar da, bai baliabide presentzialez bai baliabide telefoniko zein telematikoez, herritar orori zerbitzu prestazio maila bera eta tratamendu ez baztertzailea bermatzearren betiere.
Ildo horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa hainbat baliabideren bidez egiten duen zerbitzu eskaintza areagotzeko garatzen ari den ekintzei bultzada bat ematea da, hain zuzen zerbitzua modernizatzeko, kalitatea handitzeko, kostuak murrizteko eta enplegatu publikoak komunikazio sistema alternatiboen erabileran gehiago inplikatzeko baldintzak sortzeko, zerbitzu eraginkor, kalitatezko eta garden baten berme gisa.
Foru dekretu hau osagarria da 2004ko urtarrilaren 13ko 2/04 Foru Dekretuarena, Gipuzkako Foru Aldundiaren herritarrentzako arreta eta laguntza zerbitzuak arautzen dituenarena (urtarrilaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), eta zerbitzu mota honi eragiten dioten oinarrizko alderdiak arautu nahi ditu, homogeneotasuna eta kalitate-estandar berdin-berdinak lortzeko xedez, erabiltzen den komunikazio kanala dena delarik.
Herritarrari ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko, modua bilatu behar da zerbitzu publikoetarako sarrera eguneko hogeita lau orduetan eta asteko zazpi egunetan zehar izan ahal izateko; eta herritarrekiko harremanak sinpleago egin behar dira, bulegoetara joan beharra saihestu, zerbitzu prestaziorako prozedura administratiboak batu, eta hori guztia, gainera, kanal anitzeko eskaintza batekin bateragarri egin.
Helburu hori posible izan dadin behar-beharrezkoa da finkatzea zein izango den Foru Aldundiaren eta herritarren arteko harreman telematikoak –zerbitzu prestaziorako modalitateetako bat hori izango baita– arautuko dituen esparru orokorra, betiere herritarrek zerbitzu publikoetara edo prozedura administratiboetara iristeko duten berdintasun eskubidea errespetatuz eta izaera pertsonaleko datuen babesa bermatuz, indarrean dagoen legediak jasotzen duenarekin bat.
Zerbitzu hori «Gipuzkoako Foru Ataria» delakoaren bidez estali nahi da. Izan ere, administrazioaren hiru zerbitzu mota eskainiko dira bertan: Informazio izaera dutenak, administrazioarekiko harremana errazten duten alderdiei buruzko era guztietako jendaurreko informazioa erraz kontsultatu ahal izateko; izaera interaktiboa dutenak, izapideak, kontsultak, eskaerak eta iradokizunak egitea ahalbidetzeko; eta transakzio izaerakoak, administrazio-bulegoetan eskaintzen diren zerbitzuen antzekoak eskuratzeko.
Baliabide elektronikoen bidez izapidetzen diren dokumentuetan identitatea, konfidentzialtasuna, osotasuna, gaitzespenik eza eta kontserbazioaa bermatzeko, beharrezkoa izango da ziurtagiri digital aitortuak erabiltzea, 2003ko abenduaren 19ko 59/03 Legean, sinadura elektronikoari buruzkoan, ezarritakoaren arabera alegia, edota Foru Aldundiaren iritziz harreman telematikoa baldintza seguruetan gauzatzea ahalbidetzen duten bestelako sistemak edo dispositiboak.
Baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez herritarren eskura jarri behar den informazioaren ezaugarriek bete egin behar dituzte Europako erkidegoen arauetan ezartzen diren baldintzak. Ondorio hauei dagokienez, foru dekretuak bereizten ditu herritarrekiko harremanetarako oinarrizko informazio administratiboa, foru zerbitzu publikoei buruzko informazio administratiboa, eta interes orokorreko informazio sektoriala.
Prozedurari dagokionez, berriz, esparru orokor bat arautzen da, hain zuzen foru departamentuek onartu ahal izan dezaten, bakoitzak bere eskumenen esparruan, zein prozedura eta jarduera zehatzetan erabil daitezkeen baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak; eta, halaber, dokumentu eta telekomunikazio telematikoak baliozkoak izateko beharkizunak ezartzen dira.
Informazioa elkartrukatzeko protokoloak finkatzeak, programa eta aplikazioei buruzko estandarrek eta prozedura telematikoak onartu aurretik eman beharreko txosten teknikoek bermatu egiten dute foru departamentuen arteko koordinazio teknikoa; eta prozedura horien guztien onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeak ziurtatu egiten du herritarrek eta eragile sozial nahiz ekonomikoek ezagutzea zein diren eskura jarrita dituzten programak eta aplikazioak.
Horren arabera, Diputatuen Kontseiluak, Aholku Batzorde Juridikoari entzunda, Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta gaurko saioan eztabaidatu ondoren,
XEDATZEN DU
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1.Herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta horren mendeko organoekin baliabide telematikoen bidez dituzten harremanetan aplika daitezkeen arau orokorrak finkatzea da foru dekretu honen xedea.
2.Foru dekretu hau Gipuzkoako Foru Aldundiari, honen erakunde autonomoei eta menpeko dituen zuzenbide publikoko erakundeei aplikatuko zaie, botere publikoak baliatzen dituztenean.
2. artikulua. Eskubide eta bermeak balibide telematikoak erabiltzean.
1.Zerbitzu publikoak eskaintzeko unean, eta herritarrek, internet bidez, baliabide telematikoak erabiliz Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dituzten harremanetan, bermatu egin behar da legeetan jasotako eskubide eta askatasunen errespetua, erabilitako baliabidea dela-eta inolako bazterketarik izateke.
2.Izaera pertsonaleko datuak babesteari begira, aintzat hartuko dira 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzkoa, Eusko Legebiltzarraren 2004ko otsailaren 25eko 2/04 Legea, Izaera Pertsonaleko Datuen Titularitate Publikoko Fitxategie eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Sorrerari buruzkoa, eta informazioaren tratamendu elektronikoa arautzen duten bestelako arau guztiak.
3.Herritarren datu pertsonalak, internet bidez kontsulta bat egite hutsez lortutakoak, ezin izango dira tratatu, eta ezin izango dira fitxategi batean jaso, nahiz eta izaera pertsonalekoak ez direnen kasuan estatistika ondorioetarako erabili ahal izango diren.
3. artikulua. Baliabide telematikoen bidezko zerbitzu administratiboen motak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio administratiboa «Gipuzkoako Foru Ataria» gunean kokatuko da, Gipuzkoa.net orrialde instituzionalaren barnean.
Atari horren bidez herritarrei eskainiko zaizkien zerbitzu moten katalogazio egokia lortu ahal izateko, eta herritarrek informazio interesgarriko maila desberdinetara iristeko aukera izan dezaten, ondoko sailkapena egiten da:
II. KAPITULUA. FORU ADMINISTRAZIOAREN INFORMAZIOAREN ZABALKUNDEA.
4. artikulua. Informazio administratiboa eskura jartzeko printzipioak.
1.Gipuzkoako Foru Aldundiaren internet bidezko informazio administratiboak, gutxienez, beste baliabide batzuen bidez ematen den berbera izan beharko du, eta printzipio eta berme berberak izango ditu. Internet bidez eskaintzen den informazio administratibo guztian berariaz adieraziko da eguneratze-data. Herritarrek aukera izan beharko dute informazio hori internetetik ahalik eta modurik errazenean eskuratzeko, batez ere ezinduek eta adinekoek.
2.Informazio Administratiborako Departamentu arteko Batzordeak adostuko ditu jarduketa irizpide komunak, bai beharrezko koordinazioa bai informazioaren elkartrukea errazteko, hain zuzen foru dekretu honetan araututako zerbitzu telematikoekin lotutako proiektuen garapen eta jarraipena ahalbidetzearren.
5. artikulua. Herritarrekiko harremanetarako oinarrizko informazio administratiboa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak internet bitartez informazioa emango du honako gai hauek direla-eta:
6. artikulua.- Foru zerbitzu publikoei buruzko informazio administratiboa.
2004ko urtarrilaren 13ko 2/04 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, herritarrek aukera izango dute internet bidez, idatziz egingo balute bezalaxe eta berme berberarekin, betiere identifikatzen badira, Gipuzkoako Foru Aldundiari informazioa eskatzeko zerbitzu publiko bakoitzaren prestazio zehatzen, eskuragarritasunaren eta araudi erregulatzailearen gainean.
7. artikulua.- Interes orokorreko informazio sektoriala.
Gipuzkoako Foru Aldundiak internet bidez zabalduko du herritarrentzako interes orokorreko informazioa, bere eskumeneko arloei buruzkoa.
8 artikulua.- Argitalpen ofiziala.
Internet bidez eskainitako informazio administratiboak ez du ordezten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu behar diren xedapen orokorren, egintza administratiboen eta iragarkien argitalpena; izan ere, argitalpen bide hori da haien egiazkotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra.
9 artikulua.- Esteka bidezko informazio administratiboa.
Gipuzkoako Foru Aldundia ez da kanpo-sistemekiko esteken bidez lor daitekeen informazioaren erantzule, sistema horiek administrazioaren beraren mendekoak ez badira.
III. KAPITULUA. PROZEDURA TELEMATIKOAK.
10. artikulua.- Prozedura telematikoen onarpena.
1.Departamentu bakoitzeko foru diputatuari dagokio, bere eskumenen eremuan, baliabide telematikoak erabiliz gauzatu daitezkeen prozedurak onartzea, horiek izapidetzeko unean erabili behar diren programa, aplikazio, eredu eta erregistroen ezaugarriekin batera.
2.Departamentu bakoitzeko Idazkaritza Teknikoak txosten bat eman beharko du, baliabide telematikoen bidez izapide daitezkeen prozedurak onartu aurretik. Txosten horretan, gutxienez honakoak jaso beharko dira:
3.Onartutako prozedura telematikoak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.
11. artikulua.- Prozedura telematikoak aplikatzeko arau orokorrak.
1.Ekintza administratiboak eta, zehazki, prozedura administratiboen hasiera, izapidetze eta amaitzea, sistema telematikoen bidez egin ahal izango da, foru dekretu honetan ezarritako arau orokorrekin eta jarduketa edo prozedura bakoitzaren erregulazio arauekin bat etorriz.
2.Baliabide telematikoen bidez gauzatzen diren eta sinadura elektronikoa behar duten jarduketa administratiboetan, behar dirent neurri teknikoak hartuko dira, hain zuzen nortasunaren babesa, osotasuna, eskuragarritasuna, arrazoi teknikoak direla-eta gaitezspenik eza, informazioaren kontserbazioa eta, hala egokituz gero, konfidentzialtasuna eta pertsona guztien irisgarritasuna ziurtatzeko, bereziki elbarriena edo adinekoena.
12. artikulua.- Dokumentu eta kopia elektronikoen balioa.
1.Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo eta erakundeek jaulkitako dokumentu telematikoek, eta Aldundiarekin berarekin hartu-emanak dituzten herritarrek jaulkitakoek, balioa izango dute, baldin eta horien osotasuna, kontserbazioa eta autoretza ziurtatzen bada eta borondatez eginiko dokumentuak direla egiaztatzen bada identifikaziorako zein aipatuak egiaztatzeko sistema egokien bidez.
2.Dokumentuen kopia telematikoek jatorrizko dokumentuaren balio eta eraginkortasun berbera izango dute, baldin eta haien egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuta badute.
13. artikulua.- Komunikazio telematikoen balioa.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo bere mendeko erakundeen eta herritarren arteko komunikazio eta jakinarazpen telematikoak baliozkoak izango dira, baldin eta:
14. artikulua.- Sinadura elektroniko onartua duten prozedura telematikoak.
1.Prozedura administratibo bat sistema telematiko baten bidez abiatzeko, ziurtapen aitortu baten titularrak izan beharko dute interesatuek; ziurtapen horrek 2003ko abenduaren 19ko 59/03 Legeak, sinadura elektronikoari buruzkoak, aurreikusten duen informazioa eta beharkizunak eduki eta bete beharko ditu. eta entitate ziurtapen zerbitzu-emaile batek egina izan beharko du.
2.Diputatuen Kontseiluak erregulatuko du ziurtapen zerbitzu-emaileen harrera, herritarren eta beraren arteko harremanetan erabili beharreko ziurtagirien egiletzat hartzeko. Berariaz erregulatuko dira ziurtagiri elektronikoen edukia eta ezaugarri teknikoak eta harrera eskaerarako prozedura eta ziurtagiriak beharkizun legalak betetzen dituen egiaztatzeko prozedura.
3.Harrerak, dena dela, bateragarria izan beharko du Foru Aldundiak dituen bitarteko teknikoekin.
15. artikulua.- Sinadura elektroniko onarturik gabeko prozedura telematikoak.
Sinadura elektroniko aitortua erabili beharrik ez dagoen prozeduretan, harreman telematikoa baldintza ziurretan finkatzea ahalbidetzen duten beharkizunak arautuko ditu Foru Aldundiak.
16. artikulua.- Laguntza programak eta fitxategi elektronikoak elkartrukatzekoak.
Prozeduren izapidetze telematikorako, Gipuzkako Foru Aldundiak prestatutako laguntza programak erabili ahal izango dituzte interesatuek, edota hirugarren batzuek prestatutakoak, baldin eta Foru Aldundiak baliokidetzat hartzen baditu bai alderdi funtzionaletan bai segurtasunari dagokionez, eta datuen elkartrukea onartutako erregistro logikoen formatuekin bat egiten bada, hain zuzen bidalketa telematikoetarako sarrera eta onarpen kontrolak ezarri ahal izateko.
17. artikulua.- Aplikazio eta programa informatikoak onartzea.
1.Kasuan kasu gaiaren eskumena duten departamentuetako titularrek onartuko dituzte prozeduren tramitazio telematikoan erabili beharreko programak eta aplikazioak, erregistro logikoen formatuekin batera, gutxienez ondoko zehaztasunak jasoko dituen txosten tekniko bat aurretik egina dela:
2.Aurreko ataletan aurreikusitakoaren aplikazioa errazteko Diputatuen Kontseiluak, Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko titularrak proposatuta, jakinarazpen elektroniko segururako, datuen elkartruke elektronikorako, erregistro telematikoetarako eta bitarteko telematikoz tramitatutako dokumentazioaren artxibo eta kontserbaziorako sistemaren protokoloak onartuko ditu.
Lehena: Foru dekretu honen 14.2 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe, Izenpe-k emandako ziurtagiriak baliozkoak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko harreman telematikoetarako. Izenpe-ren ziurtapen zerbitzuen prestazioa entitate horrek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izenpetzen duten hitzarmenaz arautuko dira.
Bigarren: Foru dekretu honen II. kapituluan xedatutakoaren arabera Gipuzkoako Foru Aldundiak internet bitartez eman behar duen informazioa, baliabide teknikoak eta aurrekontuak aukera eman ahala sartuko da sisteman.
Foru dekretu hau indarrean sartzen denean, bere xedeari dagokionez, aurretik onartutako prozedurak eta sistemak erabat aplikagarri eta indarrean egongo dira, batik bat 2003ko abenduaren 30eko 107/03 Foru Dekretua, Zerga Administrazioarekiko jarduketetarako nortasuna egiaztatzea eta ordezkaritza arautzen duena, baina Izenpe ez diren ziurtapen-emaileek aitortutako sinadura elektronikoaren etorkizuneko onarpenari dagokionean izan ezik, hori foru dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera egingo baita etorkizunean.
Primera: Foru Administrazioaren Kalitaterako foru diputatuari dagokio:
Bigarren: Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.