Aurkibidea
Azken urteotan, administrazioarekin harremanetan izateko moduetan aldaketa ikaragarri handia gertatu da teknologia berriak sartzearen ondorioz, baina horretarako, ahalik eta gehien bermatu behar dira datuen segurtasuna eta isilekotasuna. Horregatik, etengabekoak dira arlo horretako arauetan egin behar diren aldaketak.
Hala, 107/2003 Foru Dekretuaren bidez, nortasunaren eta ordezkaritzaren egiaztapena arautu zen zerga administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketen inguruan. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta herritarren arteko internet bidezko harremanak arautzen dituen 2004ko maiatzaren 11ko 41/2004 Foru Dekretua onartu zen, bai eta herritarrei laguntza eta zerbitzua ematearen arloan Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuak arautzen dituen 2005eko apirilaren 26ko 26/2005 Foru Dekretua ere.
Une honetan egoera egokia dugu nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzeko bideak arautzeko Foru Aldundiarentzat zein horren menpeko erakunde autonomiadunentzat nahiz beste erakunde publikoentzat ere, zertarako eta herritarrekiko harremanei segurtasuna emateko, herritarrek aukeratzen duten komunikabidea edozein delarik ere.
Horregatik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde-antolaketa, Gobernu eta Administrazioaren 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauko 67.1.a) artikuluari dagokionez 31.1.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Foru Administrazioaren Kalitaterako eta Fiskalitaterako eta Finantzetarako departamentuetako diputatu titularrek batera proposatuta, Batzorde Juridiko Aholkulariari entzun ondoren eta aurretik Diputatuen Kontseiluak aipaturiko eguneko bileran eztabaidatu eta onespena emanda,
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Foru Dekretu honek nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzeko moduak arautzen ditu herritarrek Foru Aldundiko departamentuekin dituzten harremanetan, baita haren menpeko erakunde autonomiadunekin nahiz beste erakunde publikoekin dituzten harremanetan ere botere publikoa erabiltzen dutenean.
2. Foru Dekretu honen ondorioetarako, Foru Aldundiari buruzko aipamenak aurreko atalean aipatzen diren erakunde autonomiadunen eta erakunde publikoen gainekoak ere badira.
I. KAPITULUA. NORTASUNA EGIAZTATZEA FORU ALDUNDIAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO MODU EZBERDINETAN
2. artikulua. Nortasuna egiaztatzeko modua Foru Aldundiarekiko harremanetan.
Honako kasu hauetan joko da egiaztatutzat Foru Aldundiarekin harremanak dituzten pertsonen nortasuna:
3. artikulua. Pasahitza esleitzea, Foru Aldundiarekin telefono bidez edo elektronika, informatika edo telematika bidez harremanetan jartzeko.
1. Interesa dutenek Pasahitza esleitzeko eska dezakete Foru Aldundiarekin telefono edo telematika bidez harremanak izateko, eta horretarako, dagokion eskabide-eredua bete beharko dute.
Foru Aldundiaren aurrean nortasuna egiaztatzeko baliozko bidea denez gero, pasahitza emateak interesa duenaren beren beregiko baimena dakar Foru Aldundiko fitxategien arteko datuak trukatzeko, zertarako eta pertsona behar bezala identifikatzeko.
2. Aurreko puntuan aipatzen den eskabidea honelaxe aurkez daiteke Foru Aldundiaren aurrean:
3. Ondoren, berak aukeratzen duen herritarren arretarako bulegora jo beharko du hari eskainitako bulegoen artean, nortasuna eta beharrezkotzat jotzen den beste edozein inguruabar egiaztatzeko.
Eskatzaileak ez du zertan bulegoan agertu eskabidean datorren haren sinadura notarioaren aurrean legeztatu bada eta eskabide horretan bertan hirugarren bati baimena ematen bazaio beste pertsona baten pasahitza jasotzeko, baina Foru Aldundia salbuetsita dago eskabidea ematearen gaineko edozein erantzukizunetatik.
Agiri hauek aurkeztu beharko ditu interesa duenak Foru Aldundira badator:
4. Herritarrei laguntzeko pertsonalak egiaztapenak egin beharko ditu, eta horien artean, Foru Aldundiaren edozein sistema informatiko, aplikazio edo fitxategitan erregistratuta dauden identifikazio datuen erkaketa egongo da; izan ere, sistema horretan sar daiteke interesa duena pasahitzaren bidez. Erkaketa horren helburua erregistraturiko identifikazio-datuak bat datozela ziurtatzea da, nahikoa berme duen atzipena izan dadin. Hortaz, datuak bat ez badatoz, beharrezko aldaketak bultzatuko dira.
Egiaztapen egokiak egin ondoren, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren foru aginduaren bidez onetsiko den dokumentua sinatu beharko du eskatzaileak. Dokumentu horrek identifikazio zenbakia izango du, baita pasahitza eskuratzeak dakartzan eskubideen eta betebeharren zerrenda bat ere.
Agiri horrekin batera, egiztapen pasahitza eta baieztapen pasahitza barruan izango dituen gutunazal itxia emango da.
Titularrak egiztapen pasahitza aldatu beharko du hura erabiltzen duen lehen aldian; horretarako, egiztapen pasahitza eskuratu eta 30 egun naturaleko epean egin behar da aldaketa. Epe hori igarota hura erabiltzen ez bada, esleituriko pasahitza baliorik gabe geldituko da.
5. Halaber, pasahitza deuseztatu eta baliogabetu egingo da honako kasu hauetan:
c) eta e) kasuetan, pertsona fisiko titularrak ezeztatzeko eskatu beharko du, edo bestela legezko ordezkariak, adingabearen edo epailearen arabera ezindua den pertsonaren izenean emandako bada. Eskabidea egiten den une beretik izango da eraginkorra. Horretarako, nortasuna egiaztatu beharko du Foru Dekretu honetako 2 a) artikuluan zenbatu diren agirietatik edozein aurkeztuta, eta eskabidea telefonoz egin bada, zenbait datu jakinarazi behar dira.
Titularrak pasahitzaren baliozkotasuna galtzea dakarren edozein arrazoi Foru Aldundiari jakinarazteko duen betebeharra kontuan izan gabe, Foru Aldundiak berekin gordetzen du pasahitza baliorik gabeko uzteko eskubidea, behin eta berriz okerreko atzipenak egiten badira edo behar bezala erabiltzen ote den edo nortasuna edo ordezkaritzaren egiaztagirien indarraldiaz susmo arrazoituak edo bestelako zioak badaude. Ezeztapena egiteko, zioak emanda dituen ebazpena behar da, eta baliogabetu den pasahitzaren titularrari jakinarazi behar zaio ebazpena.
Horretarako, pasahitza ezeztatzea dakarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruan ezagutzen den edozein inguruabarren berri emango zaio Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari.
6. Bere kasuan, Foru Aldundiko departamentuek eta haren menpeko erakunde publikoek eta erakunde autonomiadunek, hainbat zerbitzutan edo zenbait erakunde, talde edo subjekturekiko harremanetan, sinadura elektronikoa erabiltzea nahitaezko izatea erabaki dezakete.
4. artikulua. Sinadura elektroniko baimendua erabiltzea Foru Aldundiarekiko harremanetan.
1. Edozeinek eska diezaioke Foru Aldundiari foru erakundearekiko harremanak sinadura elektroniko baimenduaren bidez izateko.
Hala ere, Foru Aldundiko departamentuek eta haren menpeko erakunde publikoek eta erakunde autonomiadunek, hainbat zerbitzutan edo zenbait erakunde, talde edo subjekturekiko harremanetan, sinadura elektronikoa erabiltzea nahitaezko izatea erabaki dezakete.
2. Foru Aldundiak onartu egiten du IZENPE, S.A.k (Egiaztapen Zerbitzuen Emailea) emandako sinadura elektroniko baimendua.
Diputatuen Kontseiluak eman beharko du ontzat IZENPEkoa ez den beste edozein egiaztapen zerbitzu emailek emandako sinadura elektroniko baimendua.
5. artikulua. Pasahitza eta sinadura elektroniko baimendua erabiltzeak dakartzan erantzukizunak.
Gipuzkoako Foru Aldundia askatu egiten da pasahitza edo sinadura elektroniko baimendua iruzurrez erabiltzearen ondoriozko edozein erantzukizunetatik, pasahitza eteteko edo ezeztatzeko eskabidea jasotzen ez den bitartean.
Pasahitzaren edo sinadura elektroniko baimenduaren titularrak, hura ematen den unetik aurrera, bere gain hartzen du pasahitza edo sinadura sortzeko eta aktibatzeko datuak eta sinadura ezarri den euskarri teknikoa zaintzeko erantzukizun esklusiboa, baita esleituriko sinadura edo pasahitza behar ez bezala edo zabarkeriaz erabiltzearen ondorioen erantzukizuna ere.
Pasahitza edo, hala denean, sinadura elektroniko baimendua adingabe baten edo epailearen arabera ezindua den pertsona baten izenean eman bada, pasahitza eskatu duen legezko ordezkariarena izango da erantzukizuna.
Pertsona juridikoen kasuan, pasahitza edo sinadura eskatu duena izango da hura zaintzeko arduraduna, eta pertsona juridikoak egindakotzat joko dira sinadura edo pasahitza erabili den jarduketa oro. Behar ez bezala erabiltzen badira, jarduera horien ondorioen erantzukizuna pertsona fisiko eskatzaileari egokituko zaizkio. Eskatzaileak, nolanahi ere, pasahitza edo sinadura behar ez bezala erabili duenaren kontra egin dezake.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35.3. artikuluan aipatzen diren eta nortasun juridikorik ez duten erakundeei emandako sinadura elektroniko baimendua bada, eskatzailea izango da sinadura aktibatzeko eta sortzeko datuak eta sinaduraren euskarria zaintzeko arduraduna.
6. artikulua. Legezko ordezkaritza Foru Aldundiaren aurrean.
1. Legezko ordezkariek jardungo dute jarduteko ahalmenik ez duten pertsonen izenean.
2. Organoen titulartasuna duten pertsonek jardungo dute pertsona juridikoen izenean jarduerak gertatzen diren unean, legezko xedapenaz edo modu baliagarrian harturiko erabakiaren bidez pertsona juridikoen ordezkaritza duten organoetako pertsonek alegia.
3. Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. atalean aipatzen diren erakundeen izenean, ordezkaritza duenak jardungo du ordezkari gisa, betiere modu sinesgarrian egiaztatzen bada ordezkaria izatea. Ordezkaririk izendatu ezik, itxuraz kudeaketaz edo zuzendaritzaz arduratzen dena izango da ordezkaria, eta horren ezean, edozein kide edo partaide.
7. artikulua. Legezko ordezkaritza egiaztatzea.
Legezko Ordezkaritza notarioaren sinaduraz legeztaturiko dokumentu pribatua edo dokumentu publikoa aurkeztuz egiaztatuko da, aipaturiko ahalordetza jasotzen duena. Horrela, 10. artikuluan aipatzen den Gipuzkoako Foru Aldundiko Legezko Ordezkarien Erroldan inskriba daiteke, ordezkaria Foru Aldundiarekin harremanetan jartzen den bakoitzean ordezkaria dela egiaztatzetik askatzeko.
8. artikulua. Borondatezko ordezkaritza Foru Aldundiaren aurrean.
1. Jarduteko ahalmena duten eskatzaileek ordezkari boluntarioaren bidez jardun dezakete Foru Aldundiaren aurrean; ordezkari horrekin egingo dira administrazio jarduerak, interesa duenak espresuki kontrakoa adierazten ez badu.
Jarduteko ahalmena duen edozeinek jardun dezake beste baten izenean Foru Aldundiaren aurrean.
2. Tramite hutserako egintzetan eta kudeaketetan, onartutzat joko da ordezkaria. Gainontzeko kasuetan, Foru Dekretu honetako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz egiaztatu beharko da ordezkaritza.
Ordezkaritza ez egiaztatzeak edo nahikoa ez egiaztatzeak ez du galaraziko kasuan kasuko egintza burututzat hartzea, betiere egiaztapena aurkezten bada edo akatsa konpontzen bada organo eskudunak eman beharreko hamar eguneko epearen barruan, edo epe luzeagoan epea luzatzea komeni denean.
9. artikulua.- Borondatezko ordezkaritza-ahala egiaztatzea.
1. Tramite hutserako egintzetan eta kudeaketetan izan ezik, Foru Aldundiaren aurrean hirugarrenen izenean jarduten dutenek ordezkariak izateko ahalmena egiaztatu beharko dute honako hauen bidez:
Ordezkari Boluntarioen Erroldetan izen-emateak askatu egiten du izena emanda duena ordezkaria izateko ahalmena egiaztatzetik departamentuaren, erakunde autonomiadunaren edo erakunde publikoaren aurrean interesa duenaren izenean administrazioarekin harremanetan jartzen den bakoitzean, Erroldan baja ematen ez zaion bitartean, betiere harreman horiek inskribaturiko ordezkaritzaren eremuaren barruan badaude.
2. Beharrezkoa da ordezkari Boluntarioen Erroldan izen-ematea departamentuarekin, erakunde autonomiadunarekin edo erakunde publikoaren telefono edo telematika bidezko harremanak izateko hirugarrenen izenean.
10. artikulua.- Foru Aldundiko Ordezkarien Errodak.
1. Foru Aldundiak «Legezko Ordezkarien Errolda» izango du, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari atxikia eta interesa dutenek egindako baliozko izen-emateak bilduko dituena, betiere Foru Dekretu honen eta hura garatzeko xedapenen eskakizunak betetzen badira.
2. Departamentu, erakunde autonomiadun edo erakunde publiko bakoitzak ordezkari Boluntarioen Errolda bat jar dezake, eta bertan inskribatu ahal izango dira, departamentu eta erakunde horien aurrean haien izenean jarduteko interesa dutenek baimendutako pertsonak.
3. Organo eskudunak Errolda bakoitzeko izen-emateari buruzko zehaztasunak arautuko ditu, hurrengo artikuluan ezarritako oinarrizko arauak errespetatuz nolanahi ere.
11 artikulua.- Erroldetan izen-emateko prozedura.
1. Departamentuan, erakunde autonomiadun edo kasuan kasuko erakunde publikoan jarritako ordezkari Boluntarioen Erroldan alta, aldaketa edo baja eskatzeko erabiliko den eredu normalizatua onetsiko du organo eskudunak. Halaber, eredu hori aurkezteko onarturiko sistemak eta Erroldan izen-emateko eskakizunak ere onetsiko ditu.
2. Legezko ordezkaritzaren kasuetan, eredu normalizatua aurkeztu beharko da, notarioak legeztatzeko emandako sinadura duen dokumentu pribatu edo publiko originalarekin edo kopiarekin batera. Azken kasu honetan, kopia behar bezala egiaztatuta.
3. Borondatezko ordezkaritzaren kasuetan, berriz, eredu normalizatua aurkeztuko da, honako hauek osatuta aukeran:
4. Foru Aldundiak berekin gordetzen du erregistraturiko izen-emateak ezeztatzeko eskubidea baldin eta akatsak gertatzen badira izena ematean, egiaztagirien indarraldiaz edo baliozkotasunaz susmo arrazoituak edo bestelako arrazoiak badaude. Ezeztapena egiteko zioak emanda dituen ebazpena behar da, eta ordeztuari zein ordezkariari jakinaraziko zaio ezeztapena.
Halaber, izen-emateak espresuki berresteko eska dezake, indarrean eta eguneratuta daudela ziurtatzeko, eta baja emango zaie berresten ez direnei. Horretarako, Foru Aldundiak berekin gordetzen du, egoki irizten dion aldizkakotasunaz, ordezkaturiko pertsonaren baimena berritua izan dadin eskatzeko, edo egiaztagiria berriz aurkezteko eskatzeko eskubidea.
5. Foru Aldundiak espresuki ebatzi beharko ditu ordezkarien Erroldan alta edo baja emateko edo aldaketa egiteko eskaerak hiru hilabeteko epean, eta onartutzat joko dira epe horretan beren beregiko ebazpenik eman ezik.
6. Interesa duenak, jarduteko nortasuna egiaztatzeko modu gisa, ordezkarien Erroldako izena erabil dezake. Horretarako, Foru Aldundiarekin harremanetan izateko ordezkariak aukeratzen duen edozein bide –administrazioan agertuta edo telefono edo telematika bidez– erkatu beharko da, baimenak eta mugak inskribaturiko ordezkaritzaren helburuarekin eta norainokoarekin bat datozela ziurtatzeko.
Lehena. Sinadura elektroniko baimendua nahitaez erabili beharra Fiskalitaterako eta Finantzetarako departamentuaren telematika bidezko harremanetan.
Foru Dekretu honen 4.1. artikuluan xedatu denari kalterik egin gabe, honako hauek izan behar dituzte telematika bidezko harremanak zergen administraziorekin, betiere sinadura elektroniko baimendua erabiliz:
Bigarrena. Pasahitzari buruzko aruadiaren indarraldia.
3. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, indarrekoa eta aplikagarria da Zergen Administrazioarekin harremanetan izateko pasahitzaren telematika bidezko eskabide-formularioa onetsi duen martxoaren 26ko 285/2004 Foru Agindua, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren kontra ez dagoen guztiari dagokionez, baita pasahitza eskuratzearen ondoriozko eskubideen eta betebeharren agiria ere.
Baztertuta gelditzen dira Foru Dekretu honetako aurreikuspenetatik abala ematen duten erakunde edo aseguru-etxeetako ordezkariak, abalak ematearen edo kauzio-aseguruak sinatzearen ondorioetarako.
Laugarrena. Ordezkari boluntarioen erroldan izen-emandakoen datuak lagatzea.
Foru Aldundiko edozein departamentuk, eta edozein erakunde autonomiadun edota erakunde publikok irekitako Ordezkari Boluntarioen Erroldan izena emanez gero, biek –ordezkariak eta ordezkatuak– baimena ematen dute kasuan kasuko eredu normalizatuan idatzitako identifikazio datuak –helbidearenak eta harremanetakoak- Foru Aldundiko beste atalei lagatzeko. Beren Ordezkari Boluntarioen Errolda eratua duten beste departamentu edota horien mendeko erakunde autonomo eta ente publikoen egitasmoetan ordezkaritza horretaz baliatu ahal izateko bakarrik egiten da lagapena, eta ez beste edonolako helbururako. Foru dekretu honen 11. artikuluan aipatzen den eredu normalizatuak zehazki jasoko du baimen hori.
Bosgarrena. Datu pertsonalen babesa.
1. Ordezkarien Errolda kudeatzen duen departamentu, erakunde autonomiadun edo erakunde publiko bakoitzari dagokio Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedaturikoa betetzea, eta bereziki, fitxategia sortzeari eta fitxategia Datuak Babesteko Erregistroari jakinarazteari dagokionez.
2. Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua izango da Legezko Ordezkarien Erroldako fitxategiaren arduraduna.
1. Abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuaren itzalpean emandako pasahitz guztiak erabili ahal izango dira Foru Aldundiko beste departamentuen, erakunde autonomiadunen eta erakunde publikoen eremuan, eta hartzaileak eskatzen dituen betekizun eta baldintzak beteko dira hala denean. Nolanahi ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak ezeztatu egingo ditu ordura arte ordezkari boluntarioek eskatuta pertsona juridikoen izenean Departamentuak emandako pasahitzak, zeren eta pasahitza horiek emateko beharrezkoa izan baita zergen arloan soilik erabiltzea.
2. Honako Foru Dekretu hau indarrean sartzean abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuaren itzalpean sortutako Ordezkarien Erregistroan erregistratuta dauden ordezkari boluntario guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Legezko Ordezkarien Erroldan sartuko dira, dokumentu normalizatuan espresuki hala baimentzen denean. Gainerako kasu guztietan, beren beregiko baimen hori eskatuko zaie ordezkariei. Baimena berretsi ezik, baja emango zaie abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuaren itzalpean sortutako Ordezkarien Erregistroan, eta ordezkari boluntario gisa erregistratuko dira zerga ondorio guztietarako Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren Erroldan.
3. Honako Foru Dekretu hau indarrean sartzean abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuaren itzalpean sortutako ordezkarien Erroldan erregistratuta dauden ordezkari boluntario guztiek erregistratuta jarraituko dute Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren ordezkari Boluntarioen Erroldan, ordura arte izan duten ahalmen bera izanik eta alta eskabiderik egin behar izan gabe.
4. Foru Dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak ez badira eta bertan ezarritako aurreikuspenak garatzen ez diren bitartean, indarrean jarraituko dute Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren eremuan abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretua garatzeko urtarrilaren 8ko 1/2004 eta irailaren 17ko 1047/2004 Foru Aginduek.
Indargabetu egin dira Foru Dekretu honetan xedatu denaren kontra dauden eta lerrun bereko edo txikiagokoak diren xedapen guztiak, bereziki zergen administrazioaren aurreko nortasunaren eta ordezkaritzaren egiaztapena arautzen duen abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretua.
1. Foru Dekretu honek dakartzan eratxikipenak salbu utzita, ahalmena ematen zaio Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuko foru diputatuari, pasahitzari eta Legezko ordezkaritzak Erroldan sartzeari buruzko aurreikuspenak aplikatzeko eta garatzeko bidezkoak diren xedapenak emateko.
Nolanahi ere, Kalitaterako Departamentuari dagozkio foru administrazioko beharrezko zuzendaritza, kudeaketa eta koordinazioko eginkizunak nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzearekin lotutako gaietan, baldin eta korporazioaren erantzun edo jarduketa bateratua eta integratua behar badute.
2. Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean jarriko da indarrean.