Aurkibidea
Herritarrei harrera egiteko eta arreta eskaintzeko zerbitzuak hobetzea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazioa modernizatzeko planaren ardatz nagusietako bat, foru departamentuek garatutako eskumenen arloko eduki batzuen bidez zerbitzu publikoa emateko bokazioa baitu.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak 35. artikuluan hiru eskubide aipatzen ditu, herritarren eskubideen katalogoaren barruan, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan informazioa eta orientazioa emateko lanekin zerikusi zuzena dutenak. Horien aplikazioa Foru Administrazioaren eskumenen eremuan zehaztea eta arautzea komeni da, foru administrazioarekin harremanak dituztenei begira haien aplikazioa eta zabalkundea benetan bermatzeko.
2004ko urtarrilaren 27an argitaratu zen 2004ko urtarrilaren 13ko 2/04 Foru Dekretuak Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua onartu zuen elementu dinamizatzaile bezala, herritarrei laguntza eta arreta emateko arloan. Horretarako, alde batetik, herritarrekin harreman gardena bermatzeko antolakuntza tresnak eman zitzaizkion eta, beste aldetik, Foru Administrazio guztirako, erreklamazio eta iradokizun liburua jarri zen, zerbitzu desberdinak ematen diren modu eta kalitateari buruz herritarrek egin nahi dituzten oharrak eta kexak jaso eta tramitatzeko tresna egoki bezala. Ondoren, Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko foru diputatuaren 2004ko otsailaren 18ko Foru Aginduaren bidez, eta aipatu 2/04 Foru Dekretua garatuz, arautu zen nahiz erreklamazioak eta iradokizunak, nahiz informazio administratiboko eskaerak aurkezteko prozedura. Era berean, aipatu foru aginduaren bidez bidea ireki zitzaion 2001eko azaroaren 12ko 4/01 Lege Organikoan araututako eskaera eskubideaz baliatzeari, .
Bi xedapenak indarrean egon diren urtebetean metatutako esperientziaren ondoren, egiaztatu ahal izan da sistema korporatibo bat ezari behar dela , jasotako informazioaren tratamendu berdina bermatuko duena eta, batez ere, herritarren eskaeren kudeaketaren prozedura arloko diziplina bat. Era berean, arau sakabanaketa saihesteko eta, horrela, herritarrekin harreman gardena erraztearren, xedapen bakar batean bateratu da egundaino herritarren laguntza eta arretarako foru departamentuetako araudi guztia.
Foru dekretu honen bidez herritarrei ematen zaizkien banan-banako laguntzaren eta arretaren eginkizunak arautzen dira. Horretarako, edukiaren eta jasotzaileen arabera, Foru Administrazioak ematen dituen informazio motak bereizten dira eta, era berean, arreta pertsonalizatua emateak dituen eginkizunak zehazten dira, herritarrak k beren eskubideez balia daitezen .
Antolakuntzaren ikuspuntutik, jendearentzako informaziorako lurralde-bulegoetako administrazio-unitateek Administrazio Informaziorako Zentroarekin izan beharreko harremanak ezartzen dira, baita eginkizun hauek burutzen dituzten departamentuetako unitateekiko harremanak ere; eta, horrela, horien guztien arteko beharrezko koordinazioa bermatzen da.
Azkenik, Foru Administrazio guztirako ezartzen da kontsulta, kexa, iradokizun eta eskaeren liburu elektronikoa, aplikazio korporatiboaren euskarrian, tresna egoki bezala nahiz Foru Aldundiaren eskumeneko gaietan edozein motatako kontsultak, nahiz zerbitzuak nola ematen diren edo horien kalitateari buruz herritarrek egin ditzaketen erreklamazioak jaso eta tramitatzeko, uste dutenean edozein motatako arreta eza edo irregulartasuna izan dutela, edo zerbitzuak hobetzeko Foru Aldundira edozein iradokizun helarazi nahi dutenean . Halaber, bide ematen da 2001eko azaroaren 12ko 4/01 Lege Organikoan araututako eskaera eskubideaz baliatzeko .
Hori dela eta, Foru Administrazioaren Kalitaterako diputatuak proposaturik eta gaurko bileran Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,
XEDATZEN DUT
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK.
1. artikulua.- Xedea eta aplikazio-eremua.
Foru dekretu honen xedea ondorengoa arautzea da:
II. KAPITULUA. INFORMAZIO ADMINISTRATIBOAREN ETA HERRITARRENTZAKO LAGUNTZA ETA ARRETA SISTEMAREN FUNTZIOAK.
2. artikulua.- Informazio administratiboa.
Informazio administratiboa bitarteko bat da eta horren bidez herritarrek interes orokorra edo partikularra azalduz gero, honako hauen berri izan dezakete:
1. INFORMAZIO OROKORRA honako xede hau duen informazioa administratiboa da:
Informazio orokorra emango zaie herritarrei eta, baita, jakiteko interesa duten gizarte-taldeei nahiz erakundeei ere, edozein bitartekoz, hala argitalpenen bidez, nola telefono nahiz telematika bidez, edo presentziazko informazioa emanez.
2. INFORMAZIO BEREZIA: Tramitatzen ari diren prozeduren egoerari edo edukiari buruzko informazioa da, baita prozedura horien tramitazioaren ardura duen eta Foru Administrazioaren zerbitzuan zein haren menpean dauden edo lotuta dauden zuzenbide publikoko erakundeen zerbitzuan lanean dagoen pertsonalaren eta agintarien identifikazioari buruzko informazioa ere.
Informazio hori prozedura bateko interesdunak direnei edo horien legezko ordezkariei eman ahalko zai, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.
Informazio berezia pertsona fisikoen intimitatean edo pribatutasunean nolabait eragina duten izaera pertsonaleko datuei buruzkoa izan daiteke, eta izaera Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan ezarritako eran eta mugekin bat etorrita, dagokien pertsonentzat baino ez da izango.
Foru Administrazioaren administrazio-kudeaketako unitateek emango du informazioa hori. Dena dela, interesdunei erantzun laburra, arina eta puntuala ematea bermatzeko, administrazio-kudeaketako unitateak informazio administratiborako unitate eta bulegoekin konexioak eduki ahalko dituzte eta azken hauek haiekin elkarlanean arituko dira, horrela ezartzen denean.
3. artikulua.- Herritarrentzako laguntza eta arreta ematea.
Herritarrei ematen zaien banan-banako arretaren barruan eginkizun hauek sartzen dira:
Herritarrei ematen zaien banan-banako arreta, gaiak ahalbidetzen badu, zuzenean, nahiz telematika edo telefono bidez egin daiteke.
4. artikulua. Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko harremanetan herritarrek dituzten eskubideen zerrendaketa.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen arabera, herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dituzten harremanetan, zerga esparruan aurreikusitako berezitasunak eragotzi gabe, ondoko eskubide hauek dituzte:
Herritarrei informazioa, laguntza eta arrera zerbitzuak ematen dizkieten bulego guztiek izango dituzte Foru Aldundiarekiko harremanetan herritarrek dituzten eskubideei buruzko aleak, eskubide horien berri izan eta erabil ditzaten.
5. artikulua. Herritarrei informazioa, laguntza eta arreta ematen dien langileen jokabide kodea.
Beren eginkizunen artean herritarrei informazioa, laguntza eta arreta eskaintzea duten langileek bereziki, eta beren eginkizunak direla eta herritarrekin harremanak dituztenek, oro har, beren portaeran ondorengo printzipioak beteko dituzte:
Herritarrei informazioa, laguntza eta arreta zerbitzua ematen duten bulego guztiak izango dituzte informazio eginkizunak betetzen dituzten langileen jokabide kodearen aleak, jendeak ezagutu ditzan eta eskubide hoirek erabil ditzaten.
III. KAPITULUA. INFORMAZIO ADMINISTRATIBOKO ZERBITZUEN ANTOLAKETA.
6. artikulua. Departamentuetako informazio administratiboko unitateak.
1. Foru Departamentu bakoitzaren Idazkaritza Teknikoari, edo hala badagokio, departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretu egokian informazio administratiboaren eskumena esleitutako administrazio-unitateari dagokio departamentuko informazio administratiboko buruzagitza. Horrek, departamentu bakoitzeko zuzendaritza-zentroekin eta zerbitzuekin harreman iraunkorrak izango ditu. departamentuetako zerbitzu horiek, euren kudeaketa-arloari edo gaiei dagokienez, datu-baseetan gertatzen diren aldaketa guztien berri emango diote hari, baita herritarrek eska dezaketen informazio orokorrean edo berezian eragina izan dezaketen aldaketa guztien berri ere. Eta hori aipatutako unitateei egin diezazkieten kontsulta puntualei erantzun beharra alde batera utzi gabe.
2. Idazkaritza teknikoek edo, kasua balitz, informazio administratiboaren eskumena esleituta duen unitate administratiboek ondorengo eginkizunak beteko dituzte dagokien departamentuetan:
7. artikulua. Informazio Administratiboko Zentroa.
Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko Informazio Administratiboko Zentroak, oro har, departamentuko informazio administratiboko unitateen eginkizunak garatzeaz gain, bereziki eginkizun hauek ere izango ditu:
Izendatzea Informazio Administratiboko Zentroko titular gisa Zerbitzu Publikoen Kalitate Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Sistema Zerbitzuko burua.
8. artikulua. Herritarrentzako arreta eta informazio bulegoak.
Herritarrentzako arreta eta informazio bulego guztiek foru dekretu honetako II. kapituluan azaldutako eginkizunak beteko dituzte. Horrez gain, Informazio Administratiboko Zentroak berariaz euren esku utzi edo eurei eskuordetutako informazioaren zabalkundea ere egingo dute.
Hiru motatakoak izango dira herritarrentzako informazio eta arreta bulegoak:
Herritarrentzako informazio eta arreta bulego guztiek, izaera eta lurralde-eremua edozein izanik ere, Foru Administrazioko organoei dagozkien datuetan eta korporazioarentzat interesagarriak diren gaietan izandako aldaketak transmititu beharko dizkiote Informazio Administratiboko Zentroari, baita bulegoetako informazio eginkizunetan eragina duten prozeduretan eta zerbitzuetan izandako aldaketak ere.
9. artikulua. Beste herri-administrazio batzuekiko lankidetza.
Beste herri-administrazio, erakunde edo agentzia batzuekiko lankidetza hitzarmenen bidez, herritarrentzako arreta eta informaziorako edozein bulegotatik herritarrei beste bulego batzuetako informazio administratiboa eskaintzea erabaki daiteke. Horretarako, informazioa elkarrekin trukatzeko beharrezko lankidetza mekanismoak garatuko dira.
10. artikulua. Informazio administratiborako departamentuen arteko batzordea: eginkizunak eta osaketa.
1. Departamentuen informazio administratiboko zerbitzuen artean koordinazioa egon dadin , eskala-aurrezkien alde egiteko eta ematen diren zerbitzuetan eraginkortasun handiagoa izateko, eta Informazio Administratiboko Zentroaren eginkizunen kalterik gabe, Informazio Administratiborako Departamentuen arteko Batzordea sortzen da. Honako eginkizun hauek izango ditu:
2. Informazio Administratiboko Departamentuen arteko Batzordeko burua Zerbitzu Publikoen Kalitateko zuzendari nagusia izango da eta batzorde horretan foru departamentuetako idazkaritza teknikoetako titularrek edo, kasua balitz, 3. artikuluko eginkizunak esleituta dituen unitatekoak, eta Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko Plangintza eta Sistema Zerbitzuko buruak ere parte hartuko dute, zeinak batzordeko idazkari lanak ere egingo dituen,, bere erregimen juridikoa eta betebeharra artikulu honetan eta 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan xedatutakoari egokituz.
IV. KAPITULUA. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN KONTSULTAK, KEXAK, IRADOKIZUNAK ETA ESKAERAK AURKEZTEA ETA TRAMITATZEA.
11. artikulua. Definizioa, xedea, izaera eta kokapena.
1. Foru dekretu honen ondorioetarako, zehaztapen hauek eduki behar dira kontuan:
2. Kontsultak, kexak, iradokizunak eta eskaerak aurkezteko eta tramitatzeko sistemak xede du homogeneoki tratatzea herritarrek egoki deritzen kontsulta, kexa, iradokizun eta eskaerei buruzko idatzi guztiak, edozein delarik ere Foru Administrazioko organo hartzailea.
3. Kontsultak, kexak, iradokizunak eta eskaerak aurkezteko eta tramitatzeko sistemak euskarri elektronikoa izango du eta bere baitan izango ditu nahiz bitarteko telematikoen bidez aurkeztutako kontsulta, kexa, iradokizun eta eskaerak, nahiz paperean aurkeztutakoak ere, kontzeptu horietako sarrera-irteera guztiak kontsultatzeko euskarri bakarra izango delarik. Foru dekretu honetan jasotako eskubideak paperean erabiltzeko aukera emateko herritarrei, formularioak egingo dira, zeinen edukia indarrean dagoen aplikatiboari egokituta egongo den .
4. Kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeren formularioak agirien sarrera edo irteerako erregistro nagusietan eta osagarrietan egongo dira. Formularioa toki egokian kokatuko da, ahal den eskuragarrien, herritarrek non dagoen berehala ikusi eta erraz erabili ahal izan dezaten.
12. artikulua. Aurkezteko moduak.
Foru dekretu honetan araututako kontsulta, kexa, iradokizun eta eskaerak idatziz aurkeztuko dira, eta egiteko erak ondoko hauek dira:
Telematikoz bestelako bitartekoen bidez kontsultak, kexak, iradokizunak eta eskaerak jasotzen dituzten funtzionarioek kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeran sistema elektronikora erantsi beharko dituzte, foru dekretu honen 11.3 artikuluan adierazita bezala, aplikatiboak haren berri dagokion departamentuari edota unitate administratiboari eman diezaion. Interesatuari kasu guztietan eman edo bidaliko zaio, beti ere behar diren datuak adierazi baditu, kexa edo iradokizuna jaso izanaren jakinerazpena edo aurkeztutako formularioaren kopia. Gainera, esleitu zaion espediente zenbakia emango zaio, espedientearen egoeraren berri izateko aukera izan dezan. Kontsultak, kexak, iradokizunak edo eskaerak hartu izanaren agiria 10 eguneko epean egingo da erregistro datatik kontatzen hasita. Kontsultak, kexak, iradokizunak edo eskaerak bulegoan bertan aurkezten dituzten herritarrei lagundu egingo diote, horrela eskatuz gero, kapitulu honetan jasotako prozedura tramitatzeko ardura duten funtzionarioek.
Kontsultak, kexak, iradokizunak edo eskaerak bide telematikoz egiten badira on-line sistemaz eskatzaileari bere eskaera jaso dela egiaztatuko zaio, esleitutako espediente zenbakia adieraziz, espedientearen egoeraren berri izateko aukera izan dezan.
13. artikulua. Identitatea frogatzea.
1. Eskaerak: 2001eko azaroaren 12ko 4/01 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, eskaera guztiek idatziz egingo dira eta, ezinbestez, adierazi behar dira identitatea, nazionalitatea, izanez gero, jakinarazpenetarako helbidea edo aukeratutako bitartekoa, xedea eta eskaeraren hartzailea. Horretarako:
2. Kontsultak: Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuek edo organoek, beren eskumeneko lan arloan, zehaztuko dute kontsulta egiten duenaren identitatearen egiaztatze maila, erabaki dezaketelarik zein arlotan eska daitekeen nortasuna egiaztatzea aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan, zein arlotan den beharrezko herritarren identifikazio soila, eta zein arlotan egindako kontsultak izenik jarri gabe aurkeztu daitezkeen ere. Kontsultak edozein motatakoak direla ere, erantzuna zein bitartekoaren bidez jaso nahi den adieraziko dute.
3. Kexak eta iradokizunak: Izenik jarri gabe, identifikatuta edo egiaztatuta egin daitezke. Erantzuna jasotzeko bitartekoa adierazten bada, hura foru dekretu honen 15. artikuluan adierazitako epean helaraziko da.
14. artikulua. Kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeren espedientean barneko tramitazioa.
Kontsulta, kexa, iradokizun edo eskaerak eragindako unitateko buruak edukia aztertuko du, eta gero behar den informazioa bilduko du zer dela-eta aurkeztu den ezagutzeko. Horretarako, harremanetan jarriko da inplikaturik dauden arduradunekin nahiz interesatuarekin berarekin, eta arazoa konpontzeko erabili beharreko tratamendua erabakiko du.
15. artikulua. Interesdunei erantzutea.
1. Eskaerak: Eskaera bat admititu ezinekotzat jotzen denean Foru Administrazioaren eskumenetik kanpoko gaia delako edo bere ebazpena 2001eko azaroaren 12ko 4/01 Lege Organikoak ezartzen duenaren ezberdin den berariazko titulu baten babesean egin behar delako, ez onartzea berrogeita bost lan eguneko epean jakinaraziko da, eskaera aurkeztu zen egunetik kontatzen hasita. Hura behin tramitera onartuz gero, erantzuna hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, aurkeztu zen egunetik kontatzen hasita.
2. Kexak edota iradokizunak: Erantzuna hogeita hamar lan eguneko epean jakinaraziko da, kexa edo iradokizuna departamentuan jaso zen egunetik kontatzen hasita, betiere jakinarazpenak egiteko helbidea edo bitartekoa adierazi bada.
Erantzuna helarazteko modua adierazi gabe dagoen kexa edo iradokizunetan, erantzuna kontsultatu ahal izango da kontsultak, kexak, iradokizunak eta eskaerak aurkezteko eta tramitatzeko prozeduraren aplikatiboan .
3. Kontsultak: Erantzuna hogeita hamar lan eguneko epean jakinaraziko da kontsulta jaso zen egunetik kontatzen hasita, idatzi bidezko zerga kontsultari buruzko araudi berezian xedatutakoa izan ezik.
16. artikulua. Aurkeztutako kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeren kontrolerako sistemak.
1. Kontsulta, kexa, iradokizun edo eskaera bakoitzak informazio espediente bat irekitzea eragingo du, eta bertan haiekin zerikusia duten burututako jarduketak eta doakion organotik hartutako txostenak jasoko dira.
2. Doakion unitate administratiboko buruak edota, hala badagokio, dagokion zerbitzuburuak, bere unitateko kontsulta, kexa, iradokizun eta eskaera guztiei aplikatutako tratamendua bete dela eta horrek balio duela egiaztatuko du, horiek ebazteko; eta, positiboa izan bada, espedientea itxi egingo du.
3. Departamentu bakoitzeko idazkaritza teknikoak hilero egiaztatuko du, tramitean dauden eskaerei, kexei eta iradokizunei dagokionez, erantzuna epean jakinarazi dela eta unitatean erabakitako tratamendua betetzen dela, eta sumatutako gorabeherak unitateko buruari jakinaraziko dizkio, horiek zuzentzeko neurri egokiak har ditzan, eta, baita, Informazio Administratiboko Zentroko buruari ere. Modu berean jokatuko du departamentu bakoitzeko kontsulta sistemaren arduradunak.
4. Zerbitzuen funtzionamendu okerraren arrastoak daudela ondorioztatzen bada, Informazio Administratiborako Zentrokoaren arduradunak jarduketa zuzentzaileak hasiko ditu edo hasteko eskatuko du, eta dagokion espedientean jarduketa hori jasota utziko du.
17. artikulua. Jasotako kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeren jarraipena.
1. Hiru hilean behin, departamentu bakoitzeko idazkaritza teknikoak aurreko hiruhilekoan aurkeztutako eskaera, kexa eta iradokizunei buruzko txosten bat egingo du, eta, baita, emandako erantzunei eta hartutako neurriei buruz ere. Txostena Zerbitzu Publikoen Kalitate Zuzendaritza Nagusira igorriko da.
2. Zerbitzu Publikoen Kalitate Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek, Foru Administrazio guztian jasotako eta tramitatutako eskaerei, kexei eta iradokizunei buruzko urteko memoria egingo dute, aurreko paragrafoan aipatutako txostenetan oinarrituta. Halaber, antzeko kexak behin eta berriz aurkezteagatik edo iradokizunen garrantziagatik zerbitzuen alde jakin batzuk hobetzeko tratamendu orokorra beharrezko iritzirik, okerrak zuzentzeko eta zerbitzuak hobetzeko hartutako neurriak ere jasoko ditu urteko memoriak. Memoria Diputatuen Kontseilura igorriko da, Foru Administrazioaren Kalitaterako foru diputatuaren bitartez.
3. Aldian-aldian, doakien unitate administratiboak interes orokorreko kontsultak hautatuko dituzte, horiek ezagutarazteko, identifikazio datuak kendu ondoren.
18. artikulua. Kontsultak, kexak, iradokizunak eta eskaerak aurkeztearen ondorioak.
1. Eskaerak aurkeztearen ondorioak 2001eko azaroaren 12ko 4/01 Lege Organikoan aurreikusitakoak izango dira.
2. Foru zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak ez dute inoiz ere izango administrazio-errekurtso izaerarik, eta horiek aurkezteak ez ditu geldiaraziko indarrean dauden arauetan dagozkien espedienteak tramitatzeko ezarritako epeak. Horiek aurkezteak ez ditu inola ere baldintzatutako, prozedura bakoitzerako indarrean dauden arauen arabera, prozeduran interesdun moduan azaltzen diren pertsonek balia edo erabil ditzaketen ekintzak edo eskubideak.
3. Kasu bakoitzean aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten idatzizko kontsulten erantzunek, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 37.10 artikuluan, edota araudi berezian, aurreikusitako ondorioak izango dituzte.
19. artikulua. Lortutako informazioaren konfidentzialtasuna.
Kontsulten, kexen, iradokizunen eta eskaeren kudeaketa prozeduran lortutako informazioa ezin izango da erabili espedientea bera tramitatzeko ez bada edo zerbitzu publikoen funtzionamendua, horiek emateko modua edo horien kalitatea hobetzeko ez bada.
V. KAPITULUA. HERRITARREI LAGUNTZA ETA ARRETA EMATEKO ZERBITZUAREN KALITATEA NEURTZEKO SISTEMAK.
20. artikulua. Zerbitzuaren kalitatea neurtzeko tresnak eta teknikak.
Herritarrei informazioa, laguntza edo arreta emateko zerbitzuen kalitatea neurtzeko, zerbitzu kartak onartu zituen foru dekretuan araututako metodologia eta irizpideak, eta ebaluazio-sistemak ere, erabiliko dira; besteak beste, tresna hauek erabil daitezke:
Foru Dekretu hau indarrean sartzen denean indargabeturik gelditzen dira 2004ko urtarrilaren 13ko 2/04 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko foru diputatuaren 2004ko otsailaren 18ko 39/04 Foru Agindua, eta Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuko foru diputatuaren 2002ko abuztuaren 8ko 837/02 Foru Agindua.
Lehenengo: Foru dekretu hau indarrean sartutakoan ere, Gipuzkoako tokiko administrazioekin sinatutako eta indarrean dauden leihatila bakarrari eta agirien erregistroari buruzko lankidetza-hitzarmenek osoko balioa izaten jarraituko dute.
Bigarren: Gehienez, hamabi hilabeteko epean, foru dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera, idazkaritza teknikoak edo, hala badagokio, foru departamentu bakoitzean informazioaren eskumena esleituta duen unitate administratiboak, departamentuetan ematen diren zerbitzuen katalogoak eta zerbitzu bakoitzari loturiko administrazio-prozedurak berriro argitaratuko dituzte edo, hala badagokio, prestatuko dituzte.
Lehenengo: Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezko xedapenak emateko.
Bigarren: Foru diputatuei ahalmena ematen zaie xedapenak emateko, identifikazio-baldintzei buruzko kontsultan erantzuteko eta, baita, formularioak dagokien departamentuko arloetara eta eginkizunetara egokitzeko ere.
Hirugarren: Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabete batera sartuko da indarrean.